29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Finken normalizazio proiektua, 5. poligonoko 207., 1279., 1280. eta 1301. lurzatietan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea finken normalizazio proiektua 5. poligonoko 207., 1279., 1280. eta 1301. lurzatietarako, Udal honek sustatua.

Jendaurreko epea zabaltzen da, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkezteko; halaber, hamabost eguneko entzunaldia irekiko da eta interesdunak banan-banan zitatuko dira. Hori dena, bete dadin ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2024ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2400328