29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

2024ko urtarrilaren 9ko osoko bilkuran, Corellako Udalak Corella udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onetsi zuen.

Proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, hala betez azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Corellako Udalaren webgunean (http://www.corella.es), bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Corellan, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2400785