29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, uretako 2. mailako ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Alesbesko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 18ko ohiko bilkuran, uretako 2. mailako ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen, eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zuen.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Alesbesen, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

DEIALDIA, URETAKO 2. MAILAKO OFIZIALAREN LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO ALESBESKO UDALEAN

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Alesbesko Udaleko uretako 2. mailako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, lan-kontratu finkoduna; Udalaren plantilla organikoan jasota dago 10 zenbakiko lanpostu huts gisa, eta badu aurrekontuko zuzkidura.

1.2. Plantilla organikoan C mailarako aurreikusitako ordainsariak eta lanpostu horretarako ezarritako osagarriak izanen ditu lanpostuak, eta Alesbesko Udalean indarrean den funtzionarioen eta lan-kontratudunen hitzarmen mistoan ezarritako lan-baldintzak aplikatuko zaizkio.

1.3. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldi-mota eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira une oro; organo administratibo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.4. Hiru hilabeteko probaldia izanen da, eta bitarte horretan Alesbesko Udalak kontratua suntsiarazten edo hutsaltzen ahal du, iruditzen baldin bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete, edo ez dela behar bezala integratu lantaldean.

1.5. Hautaprobak gainditurik deialdi honetako lanposturako izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide eginen da, eta hartan inskribatuko.

1.6. Halaber, deialdi honen helburua da hautapen-prozesuan plazarik lortu ez duten izangaiekin aldi baterako lan-kontratuetarako zerrenda bat osatzea, hurrengo 10. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz. Zerrenda horrek bost urterako balioko du gehienez, edota beste deialdi bat egin arte; azken kasu horretan, deialdi honetan egiten den zerrenda deialdi berrian eratzen denaren mende geldituko da.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Lanpostuan hasten den pertsonak egin beharreko eginkizunak bere kategoria profesionalari dagozkionak izanen dira. Adibide gisa, eta beste batzuk baztertu gabe, hauek izanen dira:

–Hornidura- eta saneamendu-sareak kontrolatzea eta haien mantentze-lanak egitea.

–Edateko uren araztegiak (EUA) eta udal-titulartasuneko gainerako instalazioak kontrolatzea eta haien mantentze-lanak egitea.

–Laginak hartzea, uraren analisiak egiteko.

–Etxeko kontsumorako kloroaren maila egunero kontrolatzea.

–Etxeetarako eta erabilera industrialeko edateko uraren hornidurarako ezarritako parametroak kontrolatzea.

–Uraren zerbitzuarekin zerikusia duen edo hari eragiten dion edozein gorabehera artatzen lehena izatea eta berehala haren berri ematea arduradun nagusiari eta udaleko arduradunei.

–Kontagailuak ezarri, kontrolatu eta haien irakurketa egitea.

–Matxurak aurkitzea eta konpontzea eta putzuak eta elementu kaltetuak lehengoratu eta konpontzea, edo, hala dagokionean, lan horiek koordinatzea.

–Intzidentziei eta egindako lanei buruzko aldizkako txostenak egitea.

–-Zerbitzuko arduradunak edo Alesbesko Udaleko langileen buruak agintzen dizkion gainerakoak.

3. oinarria.–Izangaien betekizunak.

Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta izendapen-egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo balio bereko beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

e) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea eginkizunak betetzeko.

f) B motako gidabaimena edukitzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

4. oinarria.–Eskabideak eta haiek aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Alesbesko Udaleko erregistro orokorrean (España plaza 1, 31330 Alesbes), edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro eta bulegotan, hogeita hamar egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdi honen iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; I. eranskineko ereduari jarraitu beharko zaio.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun-agiri nazionalaren (NAN) edo haren balio bereko beste agiri baten fotokopia.

b) Eskatutako titulazioaren frogagiria.

c) Lehiaketako fasearen baremoko irizpideen arabera baloratzen ahal diren merezimendu guztiak frogatzen dituen dokumentazioa. Ez dira baloratuko hurrengo 8. oinarrian ezarritakoaren arabera dokumentu edo ziurtagiri egokien bidez ziurtatzen ez diren merezimenduak.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, ebazpen bidez onetsiko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.

Egun horretatik aurrera, eta hurrengo hamar egun balioduneko epearen barnean, izangai baztertuek aukera izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabideak aurkeztean egindako akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Ez bada izangairik baztertu, behin betiko ebazpena emanen da, hurrengo oinarrian xedatutakoaren arabera.

6. oinarria.–Behin betiko zerrenda.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Ebazpen berean zehaztuko da, halaber, probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

7. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

7.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina behin betiko osaera zehazten ahalko da izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean:

Presidentea: M. Carmen Segura Moreno, Alesbesko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Rebeca Rodríguez Sainz, zinegotzia.

1. epaimahaikidea: Ana Cirauqui Martínez, zinegotzia.

Ordezkoa: Cristina Malo Abril, zinegotzia.

2. epaimahaikidea: Delia Linzoain Pinillos, zinegotzia.

Ordezkoa: Jesús Javier Araiz Morán, zinegotzia.

3. epaimahaikidea: Luis Ángel Pascual Álvarez, Alesbesko Udaleko uren ofiziala eta langile lan-kontratudunen ordezkaria.

Ordezkoa: Iñaki García Diaz, zerbitzu anitzetako enplegatua.

4. epaimahaikidea: Luis Santesteban Arana, Mairagako Mankomunitateko Arlo Teknikoko ingeniari teknikoa eta zuzendaria.

Ordezkoa: Laura Irigoyen Azpilicueta, Mairagako Mankomunitateko ingeniari teknikoa.

Idazkaria: Álvaro Marcén Echandi, hizpidez baina hautespiderik gabe, Alesbesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena, behar bada.

7.2. Behar izanez gero, deialdiaren xede diren gaietako aholkulari edo espezialista adituak deitzen ahalko ditu epaimahaiak, kideen erabakiei buruzko txostenak emateko.

7.3. Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ez dute epaimahaian parte hartzen ahalko, eta Alesbesko Udaleko Idazkaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

7.4. Hautaprobak egin aurretik eratu beharko da epaimahaia. Gutxienez kideen gehiengo osoarekin eta epaimahaiko presidentea eta idazkaria bertan daudela jardun beharko du.

7.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabil dezake.

8. oinarria.–Hautapen prozesua nola eginen den.

Hautaproben hasiera behar bezala iragarriko da 6. oinarrian aurreikusten den izangai onartuen behin betiko zerrendarekin, eta kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen moduan eginen da.

8.1. Oposizioaldia (75 puntu gehienez).

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu. Epaimahaiak eginen du haien deialdia merezimenduen balorazioa argitaratu ondotik: dei bakar bat eginen da, eta izangaiek beren identifikazio-dokumentu pertsonala eraman beharko dute hartara.

–Lehenengo proba: ariketa teorikoa (40 puntu gehienez).

Ariketa honetan, deialdi honen II. eranskineko gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira. Test motako azterketa izanen da. Erantzun okerrek erantzun zuzen bakoitzaren % 25 deskontatutako dute. Gutxienez 15 puntu (40tik) lortu beharko dira proba gainditzeko, eta kanporatu eginen dira puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak.

–Bigarren proba: ariketa praktikoa (35 puntu gehienez).

Kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi edo gauzatu beharko dira, deialdian zehaztutako lanpostuaren eginkizunekin ikustekoa dutenak, epaimahaiak ezartzen duen denbora-epean. Horretarako, beharrezko bitarteko guztiak jarriko dira izangaien eskura (ibilgailuak, makineria, tresnak, objektuak, gauzak, tresneria eta materiala) eta ez da onartuko emandakoez bestelako bitartekorik erabiltzea. Proba egitera doazen unean planteatuko du ariketa epaimahaiak, eta lehenengo proba gainditu dutenek baino ez dute egiten ahalko.

Ariketa honetan balioetsiko dira izangaiek egiaztatutako eta frogatutako ezagutza profesionalak, bai eta bikaintasuna, trebetasuna eta zuzentasuna ere lanak egitean.

Ariketak 35 puntu izanen ditu gehienez eta bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

8.2. Lehiaketaldia ( 25 puntu gehienez).

Oposizioaldiko behin betiko kalifikazioak onetsi ondotik, izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoren zehazten den merezimendu-baremoaren arabera. Epaimahaiak aukera izanen du izangaiak aurkeztutako merezimenduei buruzko argibide eta datuak eskatzeko.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 15 puntu.

a.1) Administrazio eta erakunde publikoetan C mailako lanpostuetan deialdiko lanpostuari dagozkion funtzio berdinak edo antzekoak egiten emandako zerbitzuengatik: 2 puntu, urte bakoitzeko.

a.2) Administrazio eta erakunde publikoetan D edo E mailako lanpostuetan deialdiko lanpostuari dagozkion funtzioen antzekoak egiten emandako zerbitzuengatik: 1 puntu, urteko.

a.3) Enpresa eta erakunde pribatuetako lanpostuetan deialdiko lanpostuari dagozkion funtzio berdinak edo antzekoak egiten emandako zerbitzuengatik: 1 puntu, urteko.

Urtebete baino gutxiagoko zerbitzualdiak benetan egindako zerbitzu-denborarekiko proportzioan baloratuko dira.

Esperientziari dagozkion merezimenduen balorazioa ziurtatu beharko da zerbitzua emandako enpresa edo erakundeak egindako ziurtagirien bidez, eta jaso beharko dituzte emandako zerbitzuen iraupena eta egindako funtzioak.

b) Beste titulazio akademiko batzuk, alde batera utzirik deialdian parte hartzeko eskatzen dena; gehienez ere, 5 puntu.

b.1) Deialdiaren xede den lanpostuari lotutako unibertsitate-lizentziak, goi-mailako ingeniaritzako eta arkitekturako tituluak edo baliokideak: 3 puntu.

b.1) Deialdiaren xede den lanpostuari lotutako unibertsitate-diplomak, ingeniaritza eta arkitektura teknikoko tituluak edo baliokideak: 2 puntu.

b.3) Deialdiaren xede den lanpostuari lotutako Lanbide Heziketako bigarren mailako tituluak edo baliokideak: 1 puntu.

b.4) Deialdiaren xede den lanpostuari lotutako Lanbide Heziketako lehen mailako tituluak edo baliokideak: 0,5 puntu.

c) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 5 puntu.

c.1) Lanpostuari dagozkion funtzioekin erlazionatutako ikastaroak, ikastetxe ofizial edo baimenduetan eginak: 0,5 puntu emanen dira 30 prestakuntza-orduko, gehienez ere 5 puntu egin arte.

c.2) C mailako gidabaimena izatea: 2 puntu.

Formaziorako kontuan hartu beharreko merezimenduei dagokienez, behar bezala sinatu eta ziurtatutako dokumentuen kopia izan beharko dute.

Epaimahaik inola ere ez du kontuan hartuko oinarri hauetan xedatutakoaren arabera ziurtatuta ez dagoen merezimendurik.

Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egitean aurkeztu eta egiaztatu beharko dira merezimendu guztiak, agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak edo behar bezala egiaztatuak izan beharko dute, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

Epaimahaiak ez du inola ere kontuan hartzen ahalko aurkeztu gabeko edo agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, Alesbesko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

9. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta kontrataziorako izangaien zerrenda.

Behin proben kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Alesbesko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan, eta kontratazio-organoari igorriko dio onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Kalifikazio-epaimahaiaren izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketak baldin badaude, oposizioaldiko ariketa praktikoan lortutako puntuazio altuena kontuan hartuta ebatziko ditu epaimahaiak. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa eginen da, ekitaldi publiko batean.

Proposatuak deialdian eskatutako gaitasun-baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epean.

Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ez da izendatua izaten ahalko, eta probak gainditu dituztenen zerrendan ondoko izangaiarekin beteko da hutsunea, aurreko apartatuan ezarritakoa bete ondotik.

10. oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

Hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiei dei egiten ahalko zaie, puntuazio-ordenari jarraikiz, Alesbesko Udaleko kasuan kasuko zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, bat etorriz deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin.

Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahalko zaie dei, lortutako puntuazioaren ordenan.

11. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

Udaleko alkateak lanposturako izendatuko du proposatutakoa, baldin deialdi honetako 9. oinarrian ezarritakoa bete badu.

Proposaturiko pertsonak hamabost egun natural izanen ditu, izendapen-proposamena jakinarazten zaionetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko. Baldin eta, epe hori igaro ondotik, ez bada lanpostuan hasi, behar bezala ziurtatutako arrazoiak salbu, kontraturako eskubidea galduko du, eta probak gainditu dituzten izangaien zerrendan puntuazio handiena duen hurrengo pertsonari eginen zaio kontrataziorako deia.

12. oinarria.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraituz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

Alesbesko Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak eskatuta); eta DBEOren 6.1.c) artikulua (beharrezkoa den tratamendua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko).

Datuak zein xedetarako bildu diren, bada xede hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela Udalaren web-orrian argitaratzea, oinarri hauekin bat etorriz.

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deusezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal-bulegoetan edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@villafranca.es). Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari. Ordezkariak gehienez ere bi hilabeteko epean helaraziko die bere erabakia.

13. oinarria–. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz haren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. eranskina.–Eskabidearen eredua

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Alesbesko Udaleko Ur Zerbitzuaren erregelamendua eta hari lotutako araudia.

https://villafranca.sedelectronica.es/transparency/16e9c6e7-de88-4c5a-b516-f3e69d942d6e/

2.–Administrazio-egintzak. Administrazio-prozedura. Administrazio-errekurtsoak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua, I.tik V.era)

3.–Ur-horniduraren sareak. Hodiak: materialak, piezak, zangan nola jarri. Sareko elementuak: balbulak, bentosak, sute-ahoak, ur-harguneak, presioa murriztekoak, erregistro-kutxatilak eta abar. Harguneak: materialak, diametroak, instalazioa. Probak hornidurako hodietan, zerbitzuan jartzea. Moncayoko Ur Mankomunitateko hornidura sareen araudi teknikoaren aplikazioa.

4.–Ur-biltegiak. Kokalekua, biltegi-motak eta haien eginkizunak. Erregulaziorako eta hornidurarako elementuak. Emari-neurgailuak. Kontsumoak. Uraren kalitatearen kontrola, laginak hartzea. Ur-ponpaketa biltontzi batera. Hornidurarako presio-multzoak.

5.–Edateko Ura Tratatzeko Estazioak, EUTE. Tratamendu-motak. Dekantazioa, iragazketa, tratamendu kimikoak. Erreaktiboak dosifikatzea. Desinfekzioa. Uraren kalitatearen parametroak, laginak hartzea. Legeria. EUTE baten ekipoak. Kontrol-elementuak. Scada, automatak. Tresneria. Ekipoetako eta makineriako mantentze-lanak.

6.–Saneamendu-sareak. Sare-motak. Hodiak: materialak, piezak, zangan nola jarri. Sarearen elementuak: kontrol-putzuak, harguneak, kutxatilak, hustubideak eta abar. Probak saneamenduko hodietan, zerbitzuan jartzea. Ponpaketak. Moncayoko Ur Mankomunitateko saneamendu sareen araudi teknikoaren aplikazioa.

7.–Saneamendu sareak. Isurketak. Gainezkabideak eta ekaitz-tangak. Aplikatu beharreko araudia. Hondakin uren araztegiak (HUA). Hondakin uren ponpaketak.

8.– Eremu publikoko hornidura eta saneamenduko matxurak konpontzea. Sareetako ur-ihesak. Detekzio-sistemak. Jarraibideak. Erabili beharreko makineria eta lanabesak. Segurtasuna.

9.–Neurgailuak, herri bat urez hornitzerakoan. Kontagailuak. Tipologia, instalazioa, funtzionamendua eta mantentze-lanak.

10.–Saneamendu-sareen instalazioen garbiketa. Bulkatzeko eta xurgatzeko ekipoak saneamenduko instalazioak garbitzeko. Garbiketarako erabilitako kamioia: funtzionamendua, osagai edo mekanismo nagusiak, mantentze-lanak.

11.–Instalazio elektrikoak: kondukzioak. Magnitude elektrikoak. Korronte alternoa, zuzena eta sistema trifasikoak. Babesak. Neurtzeko gailuak.

12.–Behe-tentsioko instalazioak. Transformazio-zentroak. Instalazio elektrikoak uren araztegietan, ponpaketa-estazioak. Maiztasun-aldagailuak. Automatizazioa. Automata programagarriak. Segurtasuna, babesa arrisku elektrikoaren aurrean.

13.–Laneko segurtasuna eta osasuna, hornidura-sareak konpontzeko lanetan. Bitarteko eta gailu zuzentzaileak. Denen segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Norberaren segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Gune konfinatuetan lan egitea, araudia.

Iragarkiaren kodea: L2401242