29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Aldaketa baldintza-agiriko oinarrietan

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024koko urtarrilaren 22an, deialdiaren oinarriak aldatzea onetsi zuen, honako hauekin bat:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko azaroaren 20ko Erabakiaren bitartez (17/GP), Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Plantilla Organikoaren 4.9 eranskinean (azkena 2021ean onetsi eta 2021eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24koan argitaratu zen), Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile lanpostuetan sartzeko "B2" maila betekizun gisa eskatzen da.

Deialdi horretako baldintzen 2.1.4 oinarrian, oker bada ere, euskarako C1 maila betekizun gisa eskatzen da.

Bestetik, 4. oinarrian genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak erreserba-txanda bidez sartzea jasotzen da, nahiz eta deialdiari ez dagokion sartzeko modu hori.

Horiek horrela, honako hau ERABAKITZEN DA:

1. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 2.1.4 oinarria aldatzea, honela:

Hau dioen zatian: "2.1.4. Euskarako C1 maila betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa".

Beste hau behar du: "2.1.4. Euskarako B2 maila betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa".

2. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarria aldatzea, honela:

Hau dioen zatian: "4. Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Pertsonen Kudeaketako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

Aipatu izangai-zerrendan, baita hautapen-prozeduraren ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktimendako erreserba-txandako hautagai diren emakumeak izen faltsuaren bitartez identifikatuko dira, eta izen horiek emakume bakoitzari esleituko zaizkio modu pertsonalean, publikotasunaren eta gardentasunaren printzipioak aplikatzeari utzi gabe".

Beste hau behar du: "4. Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Pertsonen Kudeaketako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du".

3. Euskara jakitea betekizun gisa duen lanpostua eskuratu nahi dutenek titulua edo titulua dutela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, 1. puntuan ezarritakoarekin bat.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitara dadin agintzea, eta, eskaerak aurkezteko hogeita hamar egun naturaleko epe berri bat irekitzea, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 22an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2401450