29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Espedientea, ingurumen-baimen integratua emateko, Ultracongelados de Cortes SLUk sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen-baimen integratua ematea

Espedientearen kodea

0001-0038-2023-000008

Hasiera eguna

2023/12/27

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 LegED, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.1.b)ii)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.4.b)ii)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 2.b) taldea

Instalazioa

BARAZKIAK ETA LEKALEAK HARTZEA, GALDARRAZTATZEA, IZOZTEA ETA KONTSERBATZEA

Titularra

ULTRACONGELADOS DE CORTES SLU

Zentroaren zenbakia

3107800990

Tokia

5. poligonoa, 795. eta 957. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 630.685 eta Y: 4.642.660

Udalerria

CORTES

Proiektua

Landare-produktu ultraizoztuen fabrikazioa

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 5ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2400312