29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

119E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, onesten duena "Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako laguntzak, banakako ebaluazio araubidekoak" emateko 2024ko deialdia. DDBN identifikazioa: 734860.

Espainiako Konstituzioaren 42. artikuluan xedatzen denez, "Estatuak bereziki zainduko ditu atzerrian ari diren langile espainiarren eskubide ekonomiko eta sozialak, eta haien itzuleraren alde zuzenduko du bere politika". Horrela, Magna Cartaren arabera, itzulera emigrantearen oinarrizko eskubideetako bat da.

Aldi berean, 13/1982 Lege Organikoaren (13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa) Atariko tituluko 2. artikuluak honako hau dio: "Atzerrian bizi eta beren azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan duten espainiarrek Nafarroan bizi direnek dituzten eskubide politiko berberak izanen dituzte. Halaber, haien ondokoek ere eskubide horiek izanen dituzte, espainiar gisa izena emanda badaude eta horrela eskatzen badute Estatuko legeriak zehazten duen gisan".

Era berean, Atzerriko Espainiar Herritartasunaren Estatutuaren abenduaren 14ko 40/2006 Legearen azalpen-zatian honako hau aipatzen da: "Konstituzioaren 42. artikulua betez, emigrazioko eta itzulerako politika integrala ezarri behar da emigranteen, erbesteratuen eta horien guztien ondorengoen eskubide ekonomiko eta sozialak babesteko, eta itzultzen direnen gizarteratzea eta laneratzea errazteko". Lege horretan bertan, 26. artikuluak honako hau dio: "Estatuak, autonomia erkidegoekin eta toki korporazioekin lankidetzan, politika integrala sustatuko du atzerrian bizi diren jatorri espainiarreko pertsonen itzulera errazteko. Horretarako, baliabide publikoen aprobetxamendu eraginkor eta efizientea egite aldera, botere publikoek beren jardunak koordinatuko dituzte itzultzen diren espainiarren gizarteratzea eta laneratzea ahalik eta baldintza onenetan gauzatu dadin".

Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legeak ere bere helburuen artean ezartzen du kanpoan dauden nafarrak Nafarroako Foru Komunitatera beren borondatez itzultzen laguntzeko neurriak hartzea.

Nafarroako Gobernuak, 2019ko martxoaren 27ko Erabakiaren bidez, Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako NEXT estrategia onetsi zuen. Horren helburua da pertsona hauekin dagoen lotura estutzea, Foru Komunitatera itzul daitezen errazteko; haiekin lanerako sareak sortzea, talentuaren ihesa galaraztea eta Nafarroa munduan sustatzea.

Nafarroako Gobernuak 2023ko urriaren 25ean hartutako Erabakiaren bitartez, ahalmena eman zaio Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari 2024an emigrante nafarrak eta haien familiak itzultzera bideratutako laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko.

Aipatu estrategiaren 2. ardatzean ("Atxikipena eta itzulera") ezartzen diren helburuak betetzeko, zeinean ezartzen baitira atzerrian bizi diren nafarren itzulerarako neurriak, laguntza deialdi bat onesten da. Laguntza deialdi honen helburua da Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak emigrante nafarrei eta haien familiei, zailtasun ekonomikoak dituztelako Nafarroara behin betiko itzuli nahi dutenei, laguntzak emateko araubidea finkatzea.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluari dagokionez ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. "Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako laguntzak, banakako ebaluazio araubidekoak" emateko 2024ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzea, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B50001 B5100 4809 144100 Nafarrentzako laguntzak, Nafarroara itzultzeko

2024

20.000,00

4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basera igortzea.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko kontabilitate zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

DEIALDIA, EMIGRANTE NAFARRAK ETA HAIEN FAMILIARTEKOAK NAFARROARA ITZUL DAITEZEN BIDERATUTAKO LAGUNTZAK BANAKAKO EBALUAZIO ARAUBIDEAN EMATEKO

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da finkatzea Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak itzuli nahi duten emigrante nafarrei eta haien familiartekoei ematen dizkien laguntzak emateko araubidea, baldin eta oinarri hauetan zehaztutako atalaseen pareko edo hortik beherako errentak badituzte.

2.–Finantzaketa.

Osotara 20.000 euro bideratu dira deialdi honetarako, eta 2024ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B50001 B5100 4809 144100 Nafarrentzako laguntzak, Nafarroara itzultzeko

2024

20.000,00

3.–Onuradunak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izan daitezke laguntzen onuradun (direla norbanakoak, direla familia-unitateko gainerako kideekin batera heldu direnak):

–Espainiako nazionalitatea izatea eta Nafarroan jaioa edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiar gisa inskribatutako nafar jatorrikoen seme edo alaba izatea.

–Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzultzea edo itzultzeko asmoa izatea, zuzeneko bidaian, denbora-muga honen barruan:

  • 2023ko azaroaren 4tik 2024ko azaroaren 3ra.

–Itzuleraren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan, edo itzuli nahi duten pertsonen kasuan atzerrian bizitzen gutxienez urtebete eramatea laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat hartuko atzerrian egindako egonaldi laburrak, ikasle-mugikortasunagatik, kanpamenduengatik, oporrengatik, turismoagatik edo antzeko beste egonaldi ludiko batzuengatik egindakoak. Era berean, ez dira lanalditzat hartuko atzerrian egindako ikasketekin lotutako praktikak, edo boluntario gisa emandako zerbitzuak edo ordainsari ekonomikorik ez dakarren beste edozein.

Kanpoan bizi diren eta Nafarroara ikasleen mugikortasunagatik, kanpamenduengatik, oporrengatik, turismoagatik edo antzeko beste egonaldi ludiko batzuengatik etortzen diren Nafarroako herritarrak ez dira itzulitakotzat hartuko deialdi honen ondorioetarako.

4.–Laguntza eskuratzeko egoera ekonomikoa.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntzak eskuratzen ahalko dituzte urteko errenta (itzulerako urtearen aurrekoari dagokiona) edo, hala badagokio, familia-unitatearen errenta (betiere laneko errentak, pentsioak, kapital errendimenduak edo enpresa-jardueretakoak sartuta) honako muga ekonomiko hauen barruan dutenek:

a) Kide bateko familia-unitatea: OAEAPa halako 3, edo txikiagoa.

b) 2 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 4, edo txikiagoa.

c) 3 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 5, edo txikiagoa.

d) 4 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 5,5, edo txikiagoa.

Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (OAEAPa) Espainian laguntzak eta dirulaguntzak emateko erabiltzen den adierazle bat da. Errenta kalkulatzeko, 2024rako finkatutako urteko OAEAPa hartuko da erreferentziatzat, 14 ordainsaritan hartuta.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira eskatzailearen bidaia-kostuari dagozkionak, eta, hala badagokio, Nafarroara itzuliko diren edo itzuli diren familia-unitateko kideen bidaia-kostuari dagozkionak, eta Nafarroara altzariak eta tresnak eta lagun egiteko animaliak ekartzeari dagozkionak, Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legean eta bidaiarien garraio-konpainien arauetan ezarritakoaren arabera.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eskatzaile bakoitzeko, 2.000 euro izanen da. Hortik aurrera, eskatzailearen kargura bizi den eta familia-unitateko kidea den pertsona bakoitzeko (adinez nagusiak barne), 500 euro gehituko dira, 3.500 euroko mugarekin.

6.–Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2024ko azaroaren 3ra arte (egun hori barne).

Eskaerak Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan, web-orrian (https://www.nafarroa.eus) eskura dagoen eskabide ereduaren arabera.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkezteko, aurkezleak ziurtagiri digitala izan beharko du, edo NAN elektronikoa erabili. Eskaerari eransten zaizkion fitxategiak, 20 Mb-koak gehienez ere, formatu hauetako batekoak izanen dira: CSV, DOC / DOCX, JPG / JPEG, ODS, ODT, PDF, RTF, TIFF / TIF, TXT, XLS / XSLX, ZIP.

Deialdia kudeatzen duen zerbitzuak espedientea tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatzen dutenean izan ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako baldintza eta ondorioekin, eskabidean berariaz adierazten dutenean. Kasu horretan, nahitaez aurkeztu beharko dute oinarri honetan eskatutako dokumentazio guztia.

6.1. Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Laguntza eskabidearekin batera (deialdi honen eranskinean atxikitako ereduaren araberakoa izan beharko du), dokumentazio hau aurkeztu beharko da beti:

a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:

–Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena (*).

–Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.

–Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.

–Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.

b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.

–Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski frogatzen duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.

c) Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak eta, hala badagokie, onuradunek bizileku duten Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana egiaztatzen duena.

d) Nafarroara etortzeko gastuen zerrenda.

e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak), 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, bai eskatzailearenak, bai bere kargura dituen familia-unitateko kideenak. Nafarroara 2023ko azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartean itzuli izanez gero, 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkion frogagiriak aurkeztu beharko dira.

f) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez bera, ezta harekin itzultzen diren familia-unitateko kideak ere, ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan.

g) Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzuli bada:

–Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.

(*) Aurkeztu beharreko dokumentazioa, baldin eta Administrazioak eskura ez badu edo aldatu egin bada (inguruabar hori eskabidean aipatu beharko da).

6.2. Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Laguntza eskabidearekin batera (deialdi honen eranskinean atxikitako ereduaren araberakoa izan beharko du), dokumentazio hau aurkeztu beharko da beti:

a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:

–Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena (*).

–Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.

–Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.

–Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.

b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.

–Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski frogatzen duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.

c) Nafarroara itzultzeko bidaia noiz eginen den, gutxi gorabehera.

d) Nafarroara itzultzeko aurreikusten diren gastuen aurrekontua.

e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak), 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, bai eskatzailearenak, bai bere kargura dituen familia-unitateko kideenak. Nafarroara 2023ko azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartean itzuli izanez gero, 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkion frogagiriak aurkeztu beharko dira.

f) Eskatzailearen eta, hala badagokio, familia-unitatearen konpromisoa Nafarroako udalerri batean erroldatzeko, beranduenez, 2024ko azaroaren 3rako.

g) Eskatzailearen eta, hala badagokie, familia-unitateko bere kargurako kideen erantzukizunpeko adierazpena, zeinean adieraziko baita zer herrialdetatik itzuli nahi den eta Nafarroako zer udalerritan erroldatuko den.

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez bera, ezta harekin itzultzen diren familia-unitateko kideak ere, ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan.

i) Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzultzen denean:

–Erantzukizunpeko adierazpena, zuzenean haren kargura dauden pertsonak nor diren adierazten duena.

–Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.

(*) Aurkeztu beharreko dokumentazioa, baldin eta Administrazioak eskura ez badu edo aldatu egin bada (inguruabar hori eskabidean aipatu beharko da).

Eskabideko akatsak zuzentzea:

Eskaera osatu gabe badago, instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen ditzala akatsak, eta adieraziko dio, horrela egin ezik, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatu bezala, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7.–Antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntzak emateko prozeduraren gaineko antolaketa eta instrukzio eginkizunak Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaile hauetan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, zerbitzu horretaz ari da.

Prozedura ebazteko eskumena Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiari dagokio.

Deialdi honetan laguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioko araubidearen bitartez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean xedaturikoarekin bat.

8.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak aurkeztu ziren ordenari erreparatuko zaio laguntzak ematearen gainean ebazteko, espedientea osatuta dagoenetik, dirulaguntzaren onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badira (deialdi honetako 6. klausulako dokumentazioa barne dela). Eskaera ebaluatu ondotik, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du. Proposamena ikusita, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak laguntza bakoitza emateaz ebatziko du.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunak ez badu instrukzio organoaren jakinarazpenik jaso, eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko du. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Laguntza hau emateko, nolanahi ere, beharrezkoa izanen da xede horretarako gaitutako aurrekontu baliabideak izatea.

9.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin. Baina haien zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntzekin baturik, dirulaguntzaren xede den kostua baino handiagoa.

10.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

10.1. Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza kobratu ahal izateko, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko diote instrukzio organoari, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi zaienetik kontatzen hasi eta 15 egun naturaleko epean:

–Bidaiak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak. Txartel elektronikoen fakturek banakoak izan beharko dute; bakoitza norentzat den, haren izena adierazita duela.

–Tresnak eta altzariak garraiatzeak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartuta Nafarroan edukiko duela ohiko bizilekua gutxienez urtebetez, itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

–Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak bizileku duen Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana ez ezik, familia-unitateko kideak elkarrekin bizi direla ere egiaztatzen duena.

–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edo inprimakia, dauden ereduen araberakoa. Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako Atalak ematen ahal ditu eredu horiek.

10.2. Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza kobratu ahal izateko, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute instrukzio organoan, itzulera egunetik kontatzen hasi eta 15 egun naturaleko epean:

–Bidaiak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak. Txartel elektronikoen fakturek banakoak izan beharko dute; bakoitza norentzat den, haren izena adierazita duela.

–Tresnak eta altzariak garraiatzeak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartuta Nafarroan edukiko duela ohiko bizilekua gutxienez urtebetez, itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

–Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak bizileku duen Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana ez ezik, familia-unitateko kideak elkarrekin bizi direla ere egiaztatzen duena.

–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edo inprimakia, dauden ereduen araberakoa. Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako Atalak ematen ahal ditu eredu horiek.

11.–Baldintzak aldatzea.

Laguntza eman eta haren zenbatekoa zehazteko aintzat hartu diren baldintzetan aldaketarik bada, onuradunek guztien berri eman beharko diote Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari.

Aldaketak behar adina arrazoitu beharko dira, aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehala, eta betiere, diruz lagundutako programa gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak onartu nahiz ez onartu, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

12.–Onuradunen betebeharrak.

Honako betebehar hauek bete beharko dituzte deialdi honetako laguntzak jasotzen dituzten pertsonek:

a) Dirulaguntza ematea ekarri duten jarduerak oinarri arautzaileei jarraikiz egitea.

b) Nafarroan ohiko bizilekua izateari eustea, gutxienez urtebetez, Nafarroara benetan itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

c) Dirulaguntza ematen duenak egiten ahal dituen egiaztapenei men egitea.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

13.–Dirua itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

15.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatua aplikatuko da, baita aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

DIRULAGUNTZEI BURUZKO FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BETEBEHARREN GAINEKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: ________________________________________ NANa:

Bere izenean edo honako entitate honen izenean: ______________________________________

ADIERAZTEN DUT adierazpen honetan agertzen den informazio guztia benetakoa dela eta oso-osorik ematen dela.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateak ezin izanen dira foru lege horren artikulu hartan araututako dirulaguntzen onuradun izan.

Artikulu horretan adierazitakoarekin bat, ADIERAZTEN DUT adierazpen hau sinatzen duen pertsona edo ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela egoera hauetako batean ere:

–Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.

–Konkurtso-egoeraren deklarazioa eskatu izana, prozeduraren batean kaudimengabe deklaratua izana, konkurtso-egoeran egotea, kontu-hartze judizial baten pean, edo Konkurtsoari buruzko Legearen arabera desgaitua, konkurtso-egoera deklaratzeko epaian ezarritako desgaikuntza aldia bukatu gabe.

–Administrazioarekin sinatutako kontraturen baten behin betiko suntsiarazpena eragin izana, errudun deklaratua izateagatik.

–Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak bateraezintasun egoeraren batean egotea, indarra duen araudian ezarritakoari jarraikiz.

–Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean ez izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

–Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

–Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik ez egotea Dirulaguntzei buruzko Foru Legean, zergei buruzko lege orokorretan edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan ezarritakoaren arabera.

……….(e)n , 2024ko ................aren ......(e)(a)n.

Sinadura

PROZEDURA:

ITZULERARAKO LAGUNTZEN ESKAERA

PROZEDURAREN KODEA:

DOKUMENTUA:

ESKABIDEA

ESKATZAILEAREN DATUAK:

IZENA:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IFZ/PASAPORTEA:

BIDE MOTA:

BIDEAREN IZENA:

ZENBAKIA:

BLOKEA:

SOLAIRUA:

ATEA:

POSTA KODEA:

HERRIA:

HERRIALDEA:

TELEFONOA:

TELEFONO MUGIKORRA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

ETA HORI ORDEZKATUZ:(Ordezkapena egiaztatu beharko da zuzenbidez onartutako edozein bitarteko erabiliz)

IZENA/SOZIETATEAREN IZENA:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IFZ/PASAPORTEA:

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK:

Honako hauei jakinaraz bekie:O Eskatzailea O Ordezkaria (pertsona edo entitatea)

Jakinarazpena eskura jarri dela esateko oharrak bidaliko dira ondoren ematen diren helbide elektronikora edo telefono mugikorrera:

TELEFONO MUGIKORRA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

NAHIAGO DEN JAKINARAZPEN MODUA AUKERATZEA:

Administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoen bidez egitera derrigortuta dauden pertsonek jakinarazpen elektronikoa jasoko dute, nahitaez; beste edozein aukera, haientzat, ez da baliozkoa eta ez du ondoriorik sortuko.

O Elektronikoa, jakinarazpen elektronikoaren sistemaren bidez. Jakinarazpenean sartzeko beharrezkoa izanen da jakinarazten zaion pertsonaren IFZri lotutako ziurtagiri elektronikoa.

O Postaren bidezkoa (bete posta helbidea lehen emandakoa ez eta beste bat bada, bakarrik)

Paperean egiten diren jakinarazpenak lehen aipatutako pertsonaren eskura izanen dira, halaber, jakinarazpen elektronikoko sisteman, eduki horretara borondatez sartu ahal izateko.

BIDE MOTA:

BIDEAREN IZENA:

ZENBAKIA:

BLOKEA:

SOLAIRUA:

ATEA:

POSTA KODEA:

HERRIA:

HERRIALDEA:

DATU EKONOMIKOAK:

FAMILIA-UNITATEAREN DATU EKONOMIKOAK:

DEITURAK:

IZENA:

AHAIDETASUNA:

ADINA:

HILEKO DIRU-SARRERAK (herrialdeko moneta)

JATORRIA:

ESKATZAILEAREN HILEKO DIRU-SARRERAK

FAMILIA-UNITATEAREN HILEKO DIRU-SARRERA EKONOMIKOAK, GUZTIRA:

a) NAFARROARA ITZULTZEKO BIDAIA NOIZ EGIN ZEN:

NAFARROARA ETORTZEKO ETA GAUZAK EKARTZEKO GASTUAK:

b) NAFARROARA ITZULTZEKO AURREIKUSTEN DEN EGUNA:

NAFARROARA ETORTZEKO ETA GAUZAK EKARTZEKO AURREIKUSITAKO GASTUEN AURREKONTUA:

* bete a) edo b)

ESKATZAILEAK EDO BERE ORDEZKARIAK ADIERAZTEN DU:

1. Eskabide honetan eta aurkezten diren dokumentuetan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez dagoela.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako desgaikuntza egoeraren batean ere ez dagoela.

DATUAK EGIAZTATZEA:

Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuak, laguntzen kudeatzaile den aldetik, tramitea ebazteko behar diren datuak kontsultatuko ditu, zehazki deialdiaren oinarrien 6.1.a/6.2.a. eta 9. puntuetan aipatzen direnak. Halaber, kontsultak egiten ahalko ditu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako egoeretako batean ere ez dagoela egiaztatzeko.

Jarraian azaltzen ditudan arrazoiengatik, EZ DUT ONARTZEN laguntza kudeatzen duen zerbitzuak deialdi hau tramitatzeko beharrezkoak diren agiriak eskuratzea eta kontsultatzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ematen dion idazketaren arabera:

..............................................................................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................................................................

Horregatik, deialdi honetan eskatzen diren agiri guztiak aurkezten ditut.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz, prozedura hau tramitatzean biltzen diren datu pertsonalak, zeinen tratamendua eta argitaratzea baimentzen baitituzte interesdunek eskaerak aurkezten dituztenean, "Herritarrekiko eta entitateekiko harreman administratiboak" izeneko fitxategi batean bilduko dira, prozedura hau kudeatzeko asmoz, baita tramitazioari buruzko informazioa interesdunei emateko ere. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea. Datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izanen dira, zuzendaritza nagusi horretara komunikazio bat bidaliz, helbide honetara: Yanguas y Miranda kalea 27 – 1. solairua, 31003 Iruña. Bestela, helbide elektroniko honetara ere bidal daiteke: next@navarra.es

ESKATZAILEAREN EDO ORDEZKARIAREN SINADURA:

Izena, tokia eta data

Iragarkiaren kodea: F2318469