27. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Bigarren eskuko piezen merkataritza

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2024-134.

Titularra: Chatarras y Desguaces Landaben SL.

Jarduera: nabea egokitzea bigarren eskuko piezen merkataritza ezartzeko.

Tokia: Landaben industrialdea, C kalea 4, Iruña.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2401000