27. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDEKO KONTZEJUA

2023ko 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 3., 4., 5. eta 6. aldaketak 2023. urteko aurrekontuan: kreditu-gehigarria.

Espedientea jendaurrean egonen da Murillo el Cuendeko Kontzejuko Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Murillo El Cuenden, 2024ko urtarrilaren 19an.–Kontzejuburua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2401151