27. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

135/2024 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 31n emandako 2318/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 28an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

Hirugarrena.–Agindua ematea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT (ELEKTROMEKANIKA, C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO URRIAREN 31KO 2318/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

AMATRIA ZABALZA, JOSEBA ESTEBE

AZCONA AZCONA, MIGUEL

BALSEIRO SANTOS, CARLOS ALBERTO

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FERNANDEZ PIERA, LEYRE

GIMENO VILLAFRANCA, MIKEL

GONZALEZ ELIZALDE, JAVIER IGNACIO

HUARTE ESTANGA, JOSE MARIA

MERINO LOREA, IÑIGO

MONEO SANCHEZ-MARCO, JOSE LUIS

PEREZ TRISTAN, JORGE

SAIZ SARASIBAR, AINHOA

VELASCO GARCIA, KOLDO

ZUÑIGA COSTA, FRANCISCO

ZUÑIGA GIL, ARKAITZ

–Baztertuak:

Ez aurkezteagatik parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

BURDASPAR CELAYA, ANGEL

Iragarkiaren kodea: F2401268