27. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

163/2024 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, zehaztu egiten da zein den Nafarroako Unibertsitate Publikoan oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko den Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostua (Elektromekanika, C maila) eta haren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 31n emandako 2318/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

Deialdi horren 1.1 oinarriaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen beste ebazpen baten bidez zehaztuko da zein den lanpostua eta haren zenbakia, baldintzak eta lantokia, betiere Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera xede horrekin deitzen den lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 17an emandako 2207/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu hutsak (Elektromekanika, C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko azaroaren 16an emandako 2432/2023 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu hutsak (Elektromekanika, C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea zein den zehazki oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko den Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostua (Elektromekanika, C maila) eta haren zenbakia, baldintzak eta lantokia –lanpostua betetzeko deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 31n emandako 2318/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen-. Eranskinean ageri da lanpostu hori.

Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 18an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

ERANSKINA.–LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU HUTSA (ELEKTROMEKANIKA, C MAILA)

LANPOSTUA

ATXIKIPENA

CAMPUSA

LANALDIA

351

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / INGENIARITZA SAILA-LABORATEGIARI LAGUNTZEKO UNITATEA

IRUÑEA

LZ

Iragarkiaren kodea: F2401401