27. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

67E/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, bi izangai-zerrenda hautaproba bidez eratzeko deialdiaren testua onesten duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialistaren kategorian sortzen diren beharrak artatzeko. Zerrenda bat aldi baterako barne-igoerako prozeduraren bidez eratuko da; beste zerrenda, berriz, aldi baterako kontraturako izangaiena izanen da.

11/1992 Foru Legeak, urriaren 20koak, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duenak, 34. artikuluan xedatzen du ezen erakunde horrek bere langileak mailaz igo daitezen sustatuko duela, eta horretarako bide bat izanen dela langileek maila, talde edo kategoria handiagoko lanpostuetan aldi baterako jardutea, erregelamenduak ezartzen dituen arauei jarraikiz.

347/1993 Foru Dekretuak, azaroaren 22koak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duenak, 23. artikuluan xedatzen du ezen, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean, plantillako langile finkoek betetzen ahalko dituztela lanpostu hutsak eta lanpostua gordetzeko eskubidea duten plantillako langileen ordezkapenak eta, horretarako, borondatezko aldi baterako barne-igoerako prozedura baliatuko dela, besteak beste.

Bestalde, 24.4 artikuluak xedatzen du aldi baterako barne-igoerako prozedurak barne-egokitzapenerako zehaztutako eremuetara mugatuko direla.

26. artikuluak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen aldi baterako barne-igoera bidez aritzeko izangaien zerrendetan langileak sartzeko, deialdi publikoak eginen dira, bide hauetakoren bat erabiliz: LPE batetik eratorritako sartzeko deialdi bateko proban parte hartzea (oposizio-lehiaketa edo oposizioa) edo berariazko deialdi bateko proban parte hartzea.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347E/2017 Foru Aginduaren bidez, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako. Foru-agindu horren 2.4 artikuluak xedatzen duenez, hautaprobetarako deialdi publikoen bidez prestatuko dira kontratatzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialistak behar direnez, deialdia eginen da hautaproba bidez bi izangai-zerrenda osatzeko (zerrenda bat, aldi baterako barne-igoera bidez eginen da; beste zerrenda, berriz, aldi baterako kontrataziorako zerrenda izanen da), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialistaren kategorian sortzen diren beharrak aldi batez artatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritza ados dagoela ikusi da.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hautaketa-prozesurako deialdia egitea, hautaproba bidez bi izangai-zerrenda eratzeko (zerrenda bat, aldi baterako barne-igoerako prozeduraren bidez eratuko da; beste zerrenda, berriz, aldi baterako kontratazioko zerrenda izanen da), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialistaren kategorian sortzen diren beharrak artatzeko.

2. Deialdiaren oinarriak, ebazpen honen eranskin gisa jaso direnak, onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

ERANSKINA.–OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZURAKO FAMILIA- ETA KOMUNITATE- ERIZAINTZAKO ERIZAIN ESPEZIALISTA LANPOSTUA BETETZEKO IZANGAIEN BI ZERRENDA OSATZEKO (BATA ALDI BATERAKO BARNE-IGOERA BIDEZ, ETA BESTEA ALDI BATERAKO KONTRATAZIOKO ZERRENDAK ERATUTA) DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Sartzeko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Gainerako egintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu) argitaratuko dira, "Barne-igoera" eta "Kontratazioa" izeneko erlaitzetan, dagokion kategoriaren barnean.

1.2. Hauek dira deialdi hau arautuko duten manuak: 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena; 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Sartu eta bertako Lanpostuak Betetzea arautzen duena, eta 347E/2017 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.

2.–Deialdiaren xedea.

2.1. Deialdi honen xedea da, hautaproba baten bidez, bi izangai-zerrenda eratzea (bata, aldi baterako barne-igoerako prozeduraren bidez, eta, bestea, aldi baterako kontratazioko zerrenda eratuz), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialistaren kategorian sortzen diren beharrak artatzeko.

2.2. Lanpostuak erizain espezialistaren lanposturako finkatutako ordainsariak izanen ditu.

3.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

3.1. Aldi baterako barne-igoera bidezko izangaiak:

Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea.

a) Maila, talde edo kategoria txikiagoko lanpostu bat betetzea.

b) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

c) Familia- eta komunitate- erizaintzako espezialitateko titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

3.2. Aldi baterako kontratazioko zerrendak osatzeko izangaiak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte har dezakete, orobat, herritar espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartzen diren estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez edukitzea gainditurik erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik ez egotea eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia izana ez izatea.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Familia- eta komunitate-erizaintzako espezialitateko titulua izatea edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

3.3. Nolanahi ere, baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baina baita deialdiaren unean eta igotze-prozesuak iraun bitartean ere.

4.–Eskaerak aurkeztea.

4.1. Epea. Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.2. Inskripzioa. Bide telematikoa erabiliz eginen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orriaren bidez (www.empleosalud.navarra.es/eu/). Horretarako, bide honi jarraitu behar zaio: "Barne-igoera" "Osasun Arloko Kategoriak" "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua". Hor, "Familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialista" aukeratu behar da, eta gero "Tramitazioa" eta "Izen-ematea" sakatu.

Titulazio-eskakizunak betetzen direla agiri bidez egiaztatu beharko da inskripzioa egiten den unean, agiri horiek jada Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esku badaude izan ezik.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

4.3. % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, organo eskudunak emandako dokumentazioa erantsi beharko dute, eskaneaturik, inguruabar hori frogatzeko.

Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten zehaztu. % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, proba egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Behin-behineko zerrenda. Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak deialdi horretan onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrenda argitaratuko du www.empleosalud.navarra.es/eu/ web-orrian.

5.2. Egun horretatik aurrera, hurrengo bost egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

5.3. Behin betiko zerrenda. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta gero, eta haiek ebatzi ondoren, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta www.empleosalud.navarra.es/eu/ web-orrian argitaratuko da. Aldi berean, deialdian ezarritako hautaprobak non eta noiz eginen diren jakinaraziko da.

5.4. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzat emateko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan duena aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

5.5. Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

5.6. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak prozedura bete gabe gelditu dela adierazten duen ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6.–Proba.

6.1. Hautaketa-prozedura proba baten bidez eginen da. Proba horretan, idatziz erantzun beharko zaio test motako 60 galdera dituen galdetegi bati. Galdera bakoitza erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena. Proba hau egiteko 90 minutu izanen dira.

Galderak I. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoak izanen dira.

Proba 2024ko apirilean eginen da.

6.2. Ariketan gehienez 60 puntu lortzen ahal dira, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 30 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

6.3. Probarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute. Probara agertzen ez direnak prozesutik kanpo geratuko dira.

6.4. Proba egiteko, bidezkoak diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, eskaera-orrian hala eskatu badute.

7.–Kalifikazio-epaimahaia.

7.1. Hautaketa-prozesu hau kalifikatuko duen epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Lucía María Goyeneche Haro (FKE), Nafarroako Ipar-Ekialdeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Juana María Larrayoz Iriarte, OLT–EUD, Arangurengo Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Erizaintza Unitatean.

Epaimahaikidea: Cristina Villanueva Tres, Nafarroako Iparraldeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Aranzazu Aguerre Irigoyen, Doneztebeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Erizaintza Unitateko burua.

Epaimahaikidea: Blanca Sánchez Burgaleta, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Josune Silanes Vela, Antsoaingo Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Erizaintza Unitateko burua.

Epaimahaikidea: Laura Ribeiro Maestre, San Adriango Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Erizaintza Unitateko erizaina.

Ordezko epaimahaikidea: Pedro Aicua Zalduendo, erizaina.

Idazkaria: Jose Luis Moreno Ochoa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Silvia Blanco Azcona, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Administrazio Ataleko burua.

7.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Halaber, izangaiek epaimahaikideak errekusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean.

7.3. Hautaproba hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ez da eratzen ahalko, eta epaimahai horrek ez du jarduten ahalko, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan izan gabe, eta gehiengoz ebatziko ditu hautapen-prozesu honen inguruan sortzen ahal diren arazo guztiak. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburu- eta idazkari-lanak egiten dituzten pertsonek edo haien ordezkoek.

8.–Gainditzen dutenen zerrenda.

8.1. Proba egin ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du alegazioak bide telematikoz aurkezteko.

Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu probaren behin betiko puntuazioak.

8.2. Epaimahaiak deialdia egin duen organoari igorriko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, kasuan kasuko zerrendak onar ditzan.

8.3. Izangaien artean puntuazio-berdinketarik izanez gero, deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da.

8.4. Izangaietatik inork ez badu gainditzen proba, organo eskudunak ebazpen bat emanen du adierazteko deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela.

9.–Erizain-lanpostua aldi baterako barne-igoera bidez betetzeko izangaien zerrenda.

9.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatzeko eta kudeatzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraituko zaio —foru-dekretu horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea—, bai eta zerrenda horiek indarra hartzean foru-dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari ere.

9.2. Hautaketa-prozesua amaitu ondotik, deialdia egin duen organoak, ebazpen bidez onartuko du aldi baterako barne-igoera bidez familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialista gisa jarduteko izangaien zerrenda, barne-egokitzapenerako zehaztutako eremu bakoitzerako.

9.3. Aldi baterako barne-igoera bidez jarduteko izangaien zerrendak aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpena argitaratzen den egunean sartuko dira indarrean.

9.4. Deialdi honetan aipatzen diren zerrendetako izangaiei dei egitean, kasu guztietan eta arlo guztietan, aldi baterako barne-igoerako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

10.–Aldi baterako kontrataziorako zerrendak osatzea.

10.1. Familia- eta komunitate-erizaintzako erizain espezialista aldi baterako kontratatzeko zerrendak egitean, manu honek xedatutakoari jarraituko zaio: 347E/2017 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa). Nolanahi ere, zerrendak indarrean jartzen diren unean indarrean dagoen foru-aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

10.2. Deialdi honen emaitzan oinarrituta prestatzen den kontratazio-zerrendako izangaiek 3.2 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta aurrerantzean ere haiek betetzen jarraitu beharko dute.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez duten izangai onartuak berehala baztertuko dira kontratazio-zerrendatik.

10.3. Kontratu-motak.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontrataziorako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

10.4. Izangaiek lanpostu-eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

10.5. Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.

10.6. Hautaketa-prozedura honen ondorioz sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute www.empleosalud.navarra.es/eu/ web-orrian argitaratu eta hurrengo egunean.

11.–Esparruak aukeratzea.

Esparruen hautaketa, bai aldi baterako barne-igoera bidez betetzeko zerrendak egiteko, bai iraupen labur eta luzeko kontratazio-zerrendak egiteko, deialdian izena emateko orrian egin beharko da.

Deialdiko azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, interesdunek hasieran aukeratutako esparruak aldatu, murriztu edo zabaldu ditzakete.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea oinarri hartuta.

Kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin bat etorriz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa.

2.–41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan dituen eskubide eta betebeharrak arautzen dituena, eta 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitateko osasun-arloko eskubide eta betebeharrei buruzkoa.

3.–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.

4.–Osasun publikoa eta komunitarioa. Komunitateari zuzendutako oinarrizko osasun-laguntza: KZOOL eredua. Osasun-diagnostikoa. Komunitateak osasunerako dituen aktiboak. Prozesu komunitarioak. Ingurunearen ezagutza, mapaketa. Sare sozialeko eta/edo komunitarioko baliabideak identifikatzea eta haiekin erlazionatzea. Esku-hartze eta partaidetza komunitarioko prozesua. Oinarrizko osasun-laguntzako jarduera komunitarioen programa. Erizainek komunitate-jardueretan duten parte-hartzea. Osasun-plangintza, osasun-programak.

5.–Epidemiologia: kontzeptua. Biztanlerian eragin handiena duten gaixotasun kutsakorrak: motak eta ezaugarriak. Zaintza Epidemiologikoaren Sistema Nazionala. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak.

6.– Norbanakoaren, taldearen eta komunitatearen osasunerako hezkuntza: kontzeptua, metodologia eta teknika didaktikoak. Norberaren zaintza bultzatzeko eta pazientearen, zaintzaile nagusiaren eta familiaren osasuna sustatzeko osasun-hezkuntzako teknikak.

7.– Erizaintzako zainketen plana: kontzeptua eta egitura. Erizaintzako diagnostikoak, emaitza-irizpideak eta esku-hartzeak: taxonomiaren kontzeptua eta motak (NANDA, NIC, NOC).

8.–Pazientearen segurtasuna oinarrizko osasun-laguntzan. Osasun Sistema Nazionalaren Estrategia Pazientearen Segurtasunerako. «Pazientearen Segurtasunerako Jakinarazpen eta Ikaskuntza Sistema» (SiNASP). Gertaera kaltegarriak oinarrizko osasun-laguntzan. Oinarrizko osasun-laguntzarako gomendatutako jardunbide seguruak eta jardunbide egokiak.

9.–Osasun-laguntzaren kalitatea. Asistentziaren kalitatearen osagai kontzeptualak. Asistentziaren kalitatearen osagaiak. Asistentziaren kalitatearen ebaluazioa. Kalitatearen nazioarteko ereduak. Kalitate-programak: diseinua eta ezarpena oinarrizko osasun-laguntzan.

10.–Erizaintza komunitarioa. Erizaintzako zainketen antolaketa oinarrizko osasun-laguntzan: osasun-etxea, komunitatea, etxeko laguntza. Erizaintzako kontsulta. ELG. Etengabeko laguntza eta zainketen jarraitutasuna oinarrizko osasun-laguntzan eta asistentzia-mailen arteko koordinazioa.

11.–Osasun-programak: definizioa. Osasunerako arrisku-faktoreak bizitzako etapa bakoitzean (haurtzaroa, nerabezaroa, emakumea, heldua eta adinekoa): arrisku-faktoreak identifikatzea eta erizaintzako zainketak.

12.–Immunizazioa: kontzeptua eta sailkapena. Txertoak. Txerto-motak. Nafarroako Foru Komunitatean haurren eta helduen txertoetarako indarrean dagoen egutegia. Indikazioak, kontraindikazioak eta ondorio kaltegarriak. Hotz-katea.

13.–Haurrentzako arreta. Haurren osasun-programa.

14.–Nerabeentzako arreta. Nerabeen osasuna sustatzea alderdi biologiko, psikologiko eta sozialak kontuan hartuta, bai bakarka, bai taldean, bai komunitatean. Arriskuen detekzio goiztiarra.

15.– Emakumeentzako erizaintza-arreta. Osasunaren sustapena eta prebentzioa bizi-zikloaren etapa bakoitzean. Sexu-, ugalketa- eta genero-osasuna: sexu-hezkuntza. Erizaintzako balorazioa eta zainketak.

16. –Helduarorako osasun-arreta. Osasunerako arrisku-faktoreen identifikazioa, bizimodu osasungarriak eta komunitatean nagusi diren berariazko arazoak. Helduen osasuna sustatzeko eta eritasunak prebenitzeko programak. Kronikotasunarekin lotutako programak.

17.–Adineko pazienteari zuzendutako arreta. Zahartze-prozesuko aldaketa nagusiak: fisiologikoak, psikologikoak eta sozialak. Istripuen prebentzioa. Narriadura kognitiboa. Ohitura dietetikoak. Autozainketarako orientazioa. Arazo nagusiak. Egoera familiar eta sozialaren balorazioa.

18.–Osasun-arazo akutuen erizaintzako balorazioa eta zainketak.

19.–Osasun-arazo kronikoen erizaintzako balorazioa eta zainketak. Paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta emateko Nafarroako estrategia.

20.–Arreta aringarria jasotzen duten pertsonen erizaintzako balorazioa eta zainketak.

21.– Larrialdi, emergentzia eta hondamendietarako arreta.

Iragarkiaren kodea: F2401317