265. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Beireko Udalak hasiera batez onetsi zuela, 2024ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, 2025eko udal aurrekontuaren espedientea.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Beiren, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2418656