1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
924/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 16.170,84 euroan handitzen baita 2024-2028 kanpainetarako baimendutako kreditua, balio natural handiko sega-belardiei laguntzak emateko deialdiaren barnean, bat etorriz martxoaren 4ko 28/2024 Foru Aginduaren 7. puntuan ezarrita dagoenarekin (foru agindu horren bidez, 2024ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarra arautu zen). DDBN identifikazioa: 747164.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 4ko 28/2024 Foru Aginduaren bidez, honako deialdi hauek egin ziren: 2024ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren laguntza jakin batzuk; 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) eskualdeko esku-hartzeak; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatuaren laguntza.
7. puntuan, 53.940 euroko gastua baimentzen da, urtean, balio natural handiko sega-belardiei laguntzeko, 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontutik 2029ra arteko gastuen aurrekontuko "2023-2027ko NPEPE LGENF. Nekazaritza-ingurumeneko neurriak bioaniztasunaren kontserbaziorako" izeneko 710001 71200 4700 414214 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago. Orobat, baimendutako kredituak 16.182 euroan handitzeko aukera onetsi zen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz.
2023ko abenduaren 13ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2024tik 2029ra bitarteko ekitaldietarako urte anitzeko gastu-konpromisoa har zezan, 2023-2027ko NPEPEaren eskualdeko esku-hartze jakin batzuetarako. Erabaki horretan jasota dago baimendutako kreditua gehienez 16.182 euro bitarte handitzen ahalko dela, 2024tik 2029ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago.
Eskatzaileek aurkeztutako eskaerak oinarrietan ezarritako balorazio-irizpide, -modu eta -lehentasunen arabera ebaluatu ondoren, guztira 70.110,84 euroko laguntza emanen da 2024-2028 kanpainetan. Horrek esan nahi du, bada, hasieran baimendutako kredituak handitu behar direla.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. 16.170,84 euroan handitzea martxoaren 4ko 20/2024 Foru Aginduaren bidez 2024-2028 kanpainetarako baimendutako kreditua balio natural handiko sega-belardien laguntzetarako, "2023-2027ko NPEPE LGENF. Nekazaritza-ingurumeneko neurriak bioaniztasunaren kontserbaziorako" izeneko 710001 71200 4700 414214 partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
2. Ebazpen hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea, 747164 kodea jarrita.
3. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2417191