265. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2025eko plantilla organikoa eta hari lotutako agiri guztiak.

Onetsitako plantilla Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Tuteran, 2024ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2418688