2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Herri-larreak enkantean
Udalak enkante publikoa eginen du, Udalaren jabetzako bazkalekuak errentan emateko 8 urtez, 2032ko ekainaren 30era arte. Ondokoak izanen dira hasierako prezioak:
ZENBAKIA | BAZKALEKUA | AZALERA (ha) | ENKANTE MOTA/EURO |
2 | El Lugar | 722,10 | 1.593,93 |
3 | Esparteta | 593,36 | 914,67 |
4 | Murillo | 488,25 | 1.060,46 |
5 | Baldovita | 605,05 | 960,06 |
6 | Almuza | 537,23 | 1.089,86 |
7 | Zabaleta | 804,52 | 1.083,92 |
8 | Encuentro | 688,81 | 697,53 |
Enkantea Sesmako udaletxean eginen da (Diputazio plaza 6, lehenbiziko solairua), hemeretzigarren eguneko hamabietan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Enkantean parte hartzeak berarekin dakar lizitatzaileak baldintza-agiriko baldintzak onartzea eta administrazioarekin kontratatu ahal izateko beharkizun guztiak betetzea.
Enkante honetan, behin-behineko esleipenaren proposamena jasotzen duen eskaintza hobetzen ahalko da, gutxienez zenbateko osoaren seiren bat gehituz.
Gainerako baldintzak aztertu nahi dituztenen eskura daude Idazkaritzan, lanegunetan 10:00-14:00 ordutegian.
Sesman, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2418314