2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2024ko abenduaren 11n emandako 2024-0194 Ebazpena, zeinaren bidez Puiuko Udalaren 2025eko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–2025eko lan-egutegia.
2025eko lan-egutegia onestea Puiuko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a.
–Urtarrilaren 6a.
–Apirilaren 17a.
–Apirilaren 18a.
–Apirilaren 21a.
–Maiatzaren 1a.
–Uztailaren 25a.
–Uztailaren 26a.
–Abuztuaren 15a.
–Azaroaren 1a.
–Abenduaren 3a.
–Abenduaren 6a.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 25a.
Bigarrena.–2025eko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Puiuko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Puiuko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
–Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.
–Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
–2025erako onetsitako lan-egutegian, soberan daude 5 egun, 6 ordu eta 40 minutu, eta udal langileek nahierara hartuko dituzte.
Bosgarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Puiuko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia Udaleko langileei jakinaraztea, hark ukituta baldin badaude, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Puiun, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2418662