2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa Elomendin
Eloko Udalak enkante publikoa eginen du oihan lote baten aprobetxamendua esleitzeko Elomendin eta hauek dira haren ezaugarriak:
1. Lotea: 1.130 pinu larizio 1.251 metro kubiko egiten dutenak, 31.697,00 euro balio dutenak.
Enkantea arautzen duten pleguak, Eloko Udaletxeko Idazkaritzan edo Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratzen den iragarkian egonen dira eskuragarri.
Enkantean parte hartzeko proposamenak Eloko Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira. Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Hurrengo eguneko 13:00etan irekiko dira proposamenak.
Elon, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2418482