265. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

242E/2024 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baita deialdi honen oinarri arautzaileen I. eranskina: deialdia, banakako ebaluazioaren araubidean emateko 1.740.000 euroko dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako (Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 223E/2024 Ebazpenaren bidez onetsia).

21. osagaia

Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne

Inbertsio neurria

Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzea titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez

Ekimenaren kodea (CRU)

C21.I1

Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan tramitatzen da espediente hau.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 30ean eman 223E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, banakako ebaluazioaren araubidean emateko 1.740.000,00 euroko dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako.

Onetsitako oinarri arautzaileen I. eranskinean akats bat dagoela ikusi da.

Ikusirik Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostena.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honen oinarri arautzaileen I. eranskina zuzentzea: deialdia, banakako ebaluazioaren araubidean emateko 1.740.000 euroko dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako (Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 223E/2024 Ebazpenaren bidez onetsia).

Honako hau dioen tokian:

c) "Inbertsio proiektua, zeinetarako eskatzen baita dirulaguntza, 2025eko irailaren 1erako bukatua izanen dela".

Honako hau behar du:

c) "Inbertsio proiektua, zeinetarako eskatzen baita dirulaguntza, 2025eko azaroaren 1erako bukatua izanen dela".

2. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari, Haur Eskolen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Obren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2417247