265. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurren aprobetxamenduak enkante publikoan

Funesko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, onetsi zuen prozedura bat abiaraztea, herri-lurzati eta -baratzeen aprobetxamendua enkantean jartzeko.

Udal idazkaritzan eta Funesko Udalaren web-orrian interesdunen eskura daude kontsulta ditzaten, herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko enkantea arautuko duen plegua, bai eta enkantean jarriko diren lurzati eta baratzeen zerrenda ere.

Enkantea Antonio Moreno Kultur etxean eginen da, 2025eko urtarrilaren 15ean, 09:00etan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2418476