2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Bordaren aprobetxamendua herri-lurretan. Jendaurrean jartzea
Berako Udalak, 2024ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran,
ERABAKI ZUEN:
1. Hasierako onespena ematea herri-lurretan, 6. poligonoko 969H lurzatian, berreraikitako bordaren aprobetxamendua egiteari, luberri modalitateko larreen aprobetxamenduari lotua.
2. Aprobetxamendua arautuko duen administrazio-baldintzen agiria onestea.
3. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ostean.
4. Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.
5. Erabaki hau helaraztea interesdunari, eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka.
Patxi Xabier Lazkanotegi Muxika da aprobetxamenduaren eskatzailea.
Beraz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.
Beran, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2418471