1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
117/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena 2024rako osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio (2024ra luzatu dira aurrekontuok).
Abenduaren 23ko 31/2022 Legeak, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 20.Bat artikuluaren 1. apartatuan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak enplegu publikoaren eskaintzaren bidez sartuko dira, urte anitzeko esparru batean gauzatuko den plangintzaren bidez. Era berean, 20.Bi artikuluaren 1. apartatuan ezartzen denez, langileen ordezte-tasa %120koa izanen da lehentasunezko sektoreetan, eta %110ekoa gainerako sektoreetan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2024rako enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan 183 lanpostu sartuko direla guztira: 173 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak eta 10 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak. Lan eskaintza hau langileak ordezteko 2022ko tasari dagokio, aipatu 31/2023 Legearen 20.Bi artikuluaren 1. apartatuan ezartzen den bezala.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2024ko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, guztira 183 lanpostu biltzen dituena: 10 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak eta 173 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak.
183 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.
Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, enplegu publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 14 gordeko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako, eta, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer kidegotan aplikatuko den zehazten da.
Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan 4 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko abenduaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partziala onestea.
1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2024. urterako. Lan eskaintzak Osasun Departamentuko osasun langileen 183 lanpostu biltzen ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak, eta langileak ordezteko 2022ko tasari dagokio, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2023 Legearen 20.Bi artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz (2024ra luzatu dira aurrekontuok).
1.2. I. eranskinean biltzen dira lanpostuen xehetasunak.
1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze-lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.
Hala ere, enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (183) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo esparru nazionaleko lekualdatze lehiaketetan parte hartzen dutenei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.
2. artikulua. Erreserba txandak, desgaitasuna dutenentzat.
Bat. Enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan, 14 lanpostu gordeko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandetarako.
Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:
–OOLTko medikua: 1 lanpostu.
–Erizaina: 4 lanpostu.
–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (EZLTa): 5 lanpostu.
–Zeladorea: 3 lanpostu.
–Laneko gaixotasunetako (arrisk.) erizain espezialista: 1 lanpostu.
3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda.
Bat. Enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan, 4 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandarako.
Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:
–Erizaina: 3 lanpostu.
–Laneko gaixotasunetako (arrisk.) erizain espezialista: 1 lanpostu.
4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautaprobak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.
5. artikulua. Foru dekretu honen bidez onesten den enplegu publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
I. ERANSKINA
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZK. |
NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA |
PSIKOLOGIAN LIZENTZIADUNA (DIZIPL. PREB., ERG., PSIK. A.) | | A | OSOA | 11458 |
LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKU ESPEZIALISTA | | A | OSOA | 5855 |
LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKU ESPEZIALISTA | | A | OSOA | 73090 |
LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKU ESPEZIALISTA | | A | OSOA | 4028 |
MEDIKU IKUSKATZAILEA | | A | OSOA | 7958 |
ERIZAIN ESPEZIALISTA | | B | OSOA | 73068 |
LANEKO GAIXOTASUNETAKO (ARRISK.) ERIZAIN ESPEZIALISTA | | B | OSOA | 817 |
LANEKO GAIXOTASUNETAKO (ARRISK.) ERIZAIN ESPEZIALISTA | | B | OSOA | 37468 |
LANEKO GAIXOTASUNETAKO (ARRISK.) ERIZAIN ESPEZIALISTA | | B | OSOA | 40023 |
IOTE | | C | OSOA | 73088 |
ZERBITZU ZENTRALAK |
MEDIKU IKUSKATZAILEA | | A | OSOA | 61269 |
OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60063 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60416 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60486 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60547 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60558 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60655 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60677 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 60678 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 66215 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 69399 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 72142 |
LZBko MEDIKUA | | A | OSOA | 67828 |
LZAko MEDIKUA | | A | OSOA | 69113 |
LZAko MEDIKUA | | A | OSOA | 73111 |
ODONTOLOGOA | | A | OSOA | 67823 |
OOLT-KO PEDIATRA | PEDIATRIA ETA HAREN ARLO ESPEZIFIKOAK | A | OSOA | 65731 |
OOLT-KO PEDIATRA | PEDIATRIA ETA HAREN ARLO ESPEZIFIKOAK | A | OSOA | 66835 |
OOLTri LAGUNTZEKO OLT-EUD | | B | OSOA | 72483 |
OOLTri LAGUNTZEKO OLT-EUD | | B | OSOA | 72484 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 60415 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 60509 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 60683 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 67566 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 67845 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 72496 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 73216 |
EZLTa | | D | OSOA | 60382 |
NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA |
AFEa/ALBOKOA | ANATOMIA PATOLOGIKOA | A | OSOA | 64273 |
AFEa/ALBOKOA | ANESTESIA ETA BIZKORTZEA | A | OSOA | 63193 |
AFEa/ALBOKOA | ANESTESIA ETA BIZKORTZEA | A | OSOA | 67193 |
AFEa/ALBOKOA | KARDIOLOGIA | A | OSOA | 66082 |
AFEa/ALBOKOA | KIRURGIA OROKORRA ETA DIGESTIO APARATUA | A | OSOA | 67997 |
AFEa/ALBOKOA | KIRURGIA OROKORRA ETA DIGESTIO APARATUA | A | OSOA | 68051 |
AFEa/ALBOKOA | KIRURGIA OROKORRA ETA DIGESTIO APARATUA | A | OSOA | 69753 |
AFEa/ALBOKOA | MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOA | A | OSOA | 64267 |
AFEa/ALBOKOA | MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOA | A | OSOA | 68741 |
AFEa/ALBOKOA | MEDIKUNTZA NUKLEARRA | A | OSOA | 68187 |
AFEa/ALBOKOA | PREBENTZIO MEDIKUNTZA ETA OSASUN PUBLIKOA | A | OSOA | 63050 |
AFEa/ALBOKOA | NEFROLOGIA | A | OSOA | 63706 |
AFEa/ALBOKOA | PNEUMOLOGIA | A | OSOA | 73245 |
AFEa/ALBOKOA | OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIA | A | OSOA | 60349 |
AFEa/ALBOKOA | ERREUMATOLOGIA | A | OSOA | 71271 |
AFEa/ALBOKOA | UROLOGIA | A | OSOA | 62591 |
PSIKOLOGO KLINIKO ESPEZIALISTA | | A | OSOA | 61026 |
LARRIALDIETAKO MEDIKU ALBOKOA | | A | OSOA | 66458 |
LARRIALDIETAKO MEDIKU ALBOKOA | | A | OSOA | 66674 |
LARRIALDIETAKO MEDIKU ALBOKOA | | A | OSOA | 67200 |
LARRIALDIETAKO MEDIKU ALBOKOA | | A | OSOA | 71121 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 60795 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 60892 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 61066 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 61384 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 62444 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 62619 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 62871 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 63377 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 63697 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 64746 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 64868 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 65075 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 68994 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 73266 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 73272 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 73278 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 73281 |
ERIZAIN ESPEZIALISTA | ERIZAINTZA OBSTETRIKO-GINEKOLOGIKOA (EMAGINA) | B | OSOA | 60977 |
ERIZAIN ESPEZIALISTA | ERIZAINTZA OBSTETRIKO-GINEKOLOGIKOA (EMAGINA) | B | OSOA | 67613 |
FISIOTERAPEUTA | | B | OSOA | 64000 |
FISIOTERAPEUTA | | B | OSOA | 68587 |
FISIOTERAPEUTA | | B | OSOA | 69607 |
OSASUN-HEZITZAILEA (ERDI MAILAKO TEKNIKARIA) | | B | OSOA | 67912 |
OSASUN-HEZITZAILEA (ERDI MAILAKO TEKNIKARIA) | | B | OSOA | 73302 |
APTEa | | C | OSOA | 61973 |
ODTEa | | C | OSOA | 71234 |
LTEa | | C | OSOA | 62331 |
LTEa | | C | OSOA | 63640 |
LTEa | | C | OSOA | 67927 |
ETEa | | C | OSOA | 67657 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 64371 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 64628 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 64948 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 65005 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 65243 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 65269 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 66247 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 66260 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 68040 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 70059 |
EZLTa | | D | OSOA | 61368 |
EZLTa | | D | OSOA | 61502 |
EZLTa | | D | OSOA | 62058 |
EZLTa | | D | OSOA | 62395 |
EZLTa | | D | OSOA | 62932 |
EZLTa | | D | OSOA | 63191 |
EZLTa | | D | OSOA | 63631 |
EZLTa | | D | OSOA | 64631 |
EZLTa | | D | OSOA | 64664 |
EZLTa | | D | OSOA | 64675 |
EZLTa | | D | OSOA | 64722 |
EZLTa | | D | OSOA | 64847 |
EZLTa | | D | OSOA | 64854 |
EZLTa | | D | OSOA | 64926 |
EZLTa | | D | OSOA | 64935 |
EZLTa | | D | OSOA | 64994 |
EZLTa | | D | OSOA | 65081 |
EZLTa | | D | OSOA | 65192 |
EZLTa | | D | OSOA | 65205 |
EZLTa | | D | OSOA | 65389 |
EZLTa | | D | OSOA | 68596 |
EZLTa | | D | OSOA | 69826 |
EZLTa | | D | OSOA | 71943 |
EZLTa | | D | OSOA | 72101 |
EZLTa | | D | OSOA | 73340 |
EZLTa | | D | OSOA | 73351 |
EZLTa | | D | OSOA | 73371 |
FARMAZIAKO TEKNIKARIA | | D | OSOA | 73372 |
TUTERAKO OSASUN BARRUTIA |
AFEa/ALBOKOA | ANESTESIA ETA BIZKORTZEA | A | OSOA | 65628 |
AFEa/ALBOKOA | PNEUMOLOGIA | A | OSOA | 73382 |
AFEa/ALBOKOA | OTORRINOLARINGOLOGIA | A | OSOA | 65188 |
AFEa/ALBOKOA | UROLOGIA | A | OSOA | 64125 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 65132 |
OOLTko MEDIKUA | | A | OSOA | 65191 |
OOLT-KO PEDIATRA | PEDIATRIA ETA HAREN ARLO ESPEZIFIKOAK | A | OSOA | 64179 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 64335 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 64463 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 65020 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 65178 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 65197 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 70754 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 72290 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 72996 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 73404 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 73405 |
ERIZAIN ESPEZIALISTA | ERIZAINTZA OBSTETRIKO-GINEKOLOGIKOA (EMAGINA) | B | OSOA | 72107 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 64620 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 64650 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 65305 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 65578 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 70112 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 73417 |
EZLTa | | D | OSOA | 64616 |
EZLTa | | D | OSOA | 64726 |
EZLTa | | D | OSOA | 64736 |
EZLTa | | D | OSOA | 64752 |
EZLTa | | D | OSOA | 64954 |
EZLTa | | D | OSOA | 65184 |
EZLTa | | D | OSOA | 65548 |
EZLTa | | D | OSOA | 69991 |
LIZARRAKO OSASUN BARRUTIA |
OOLT-KO PEDIATRA | PEDIATRIA ETA HAREN ARLO ESPEZIFIKOAK | A | OSOA | 68602 |
LARRIALDIETAKO MEDIKU ALBOKOA | | A | OSOA | 67950 |
LARRIALDIETAKO MEDIKU ALBOKOA | | A | OSOA | 67952 |
LZAko MEDIKUA | | A | OSOA | 62637 |
LZAko MEDIKUA | | A | OSOA | 69268 |
LZAko MEDIKUA | | A | OSOA | 69286 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 63175 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 66905 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 68968 |
ERIZAINA | | B | OSOA | 69303 |
EZLTa | | D | OSOA | 61413 |
EZLTa | | D | OSOA | 62677 |
EZLTa | | D | OSOA | 63013 |
EZLTa | | D | OSOA | 63250 |
EZLTa | | D | OSOA | 63535 |
EZLTa | | D | OSOA | 72113 |
EZLTa | | D | OSOA | 73056 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 62971 |
ZELADOREA (D MAILA) | | D | OSOA | 63203 |
OSASUN MENTALA |
PSIKOLOGO KLINIKO ESPEZIALISTA | | A | OSOA | 61007 |
PSIKOLOGO KLINIKO ESPEZIALISTA | | A | OSOA | 61634 |
TERAPEUTA OKUPAZIONALA | | B | OSOA | 68295 |
TERAPEUTA OKUPAZIONALA | | B | OSOA | 73444 |
EZLTa | | D | OSOA | 73066 |
Iragarkiaren kodea: F2418585