2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Kultura teknikari laguntzailea izendatzea
Uharteko alkateak 2024ko abenduaren 23an 2024/1468 eta 2024/1469 ebazpenak eman zituen. Hona hemen:
Ikusi da lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiaren oinarriak Alkatetzaren 2022/0706 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 19an. Deialdia jasota dago 861/2022 espedientean.
Prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, puntuazio handiena lortu duten pertsonak izendatu behar dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian aipatzen diren pertsonak Uharteko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea, eta adierazten diren plantilla organikoko lanpostu hutsak esleitzea:
90.02 lanpostua: Kultura teknikari laguntzailea
Esther Albeniz Ahechu
90.03 lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua - Kultur etxeko atezaintza
Imanol Rodríguez Torrens
2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2025eko urtarrilaren 10ean jabetu beharko dutela lanpostuez.
Hori guztia, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz) eta deialdiaren 10.4 oinarriari.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2418754