2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko abenduaren 17an egindako bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoko Gardentasun atarian (esteka honetan: https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/ccdb9563-5cd5-4cc0-9fed-6d8760c4cf80/) hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak.
Buñuelen, 2024ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2418441