263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Abenduaren 14ko 26/2024 Ebazpena, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak emana, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen 2025eko lan-egutegia onesten duena.

Nik, Raquel Paz Apertek, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua naizen honek.

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) ar­tikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didan eskumena,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2025ean izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, ondoko egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

–Maiatzaren 2a.

–Uztailaren 24a.

–Abuztuaren 14a.

–Abenduaren 24a, 26a, eta 31.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da lanaldi osoan ari diren langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 08:00etatik 15:20era edo 07:40tik 15:00etara. Familia-langileak lanaldi partzialean ariko dira, 08:30etik 14:05era.

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten langileei.

c) Aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, Mankomunitateko buruak baimena eman ondoan.

Laugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuek dituzten beharrak direla eta, eta zerbitzuok behar bezala jardun ahal izateko, etxeko laguntza-zerbitzuko langileek ezin izanen dituzte batera hartu oporrak. Zerbitzu horretan, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 4 familia-langile egotea.

Zerbitzua hobeki emateko, erabaki da lanik gabeko egun gisa deklaratzea ebazpenaren bigarren xedapenean ezarritako egunak; izan ere, egun horietan Mankomunitatean ez da lanik egoten, zubiak edo Eguberrietako jaiak direlako. Horrexegatik, langileek 27 laneguneko oporrak edukiko dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, urte osoan hartzeko. Opor egunen erdiak (13 egun) udan hartu ahal izanen dituzte, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean.

Oporrak eskatzeko, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztu beharko da, 2025eko otsailaren 14ko (ostirala) 14:00ak baino lehen.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta Mankomunitatearen Batzarrari horren berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Buñuelen, 2024ko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2418330