2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2025eko Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzordeak, 2024ko abenduaren 11ko osoko bilkuran, 2025. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 235. artikuluarekin loturik, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.
Etxalarren, 2024ko abenduaren 12an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2418253