2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIRAUKI
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Liburuzaina izendatzea
Alkatetzaren 2022ko azaroaren 17ko 57/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Ziraukiko Udaleko lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an. Bat etorriz deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin, Alkatetzaren abenduaren 19ko 98/2024 Ebazpenaren bidez, Ainara Hermoso de Mendoza San Juan izendatzen da Ziraukiko Udaleko langile lan-kontratudun finko, eta honako lanpostu hau esleitzen zaio: 1.–Liburuzaina, lanaldi partzialekoa.
Ziraukin, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2418746