2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzordeak, 2024ko abenduaren 11n egindako bileran, 2025eko aurrekontua eta exekuzio oinarriak onetsi zituen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea, Etxalarko Herriko Etxean kokatuta dagoen Mankomunitateko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.
Etxalarren, 2024ko abenduaren 12an.–lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2418252