263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen batzarrak, 2024ko irailaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2025eko ekitaldirako.

Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko irailaren 24an.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzako aldaketa behin betikoz onesten da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbertzez, aplikatuko diren bilketa tasen zerrenda hauxe da:

ERABILTZAILEEN ETA TASEN MAILAK 2024

TARIFA
(euroak)

ETXEBIZITZAK

Zentsatutako etxebizitza guztiak, bertan norbait era iraunkorrean bizi ala ez

107,66

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden baserriak

91.52

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden baserriak

75.38

MERKATARITZA ETA ZERBITZUAK

1. Elikagaien eta etxetresna elektrikoen sektorekoak ez direnak: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, okindegiak, ile-apaindegiak, lan bulegoak, Eraikin publikoak

118,94

2. Elikagai dendak (harategiak, arrandegiak, janari-dendak), etxetresna elektrikoen dendak eta farmaziak

233,44

3. Autozerbitzuak

356,04

OSTATUAK

1. Noizbehinka irekitzen diren ostatu eta biltegiak eta jarraian irekita egoten diren bertze batzuk ere, 30 m²ko edo gutxiagoko azalera dutenak

237,26

2. 30 m² baino azalera handiagoko ostatuak eta janari denda daukaten ostatuak

474,94

3. Pub eta diskotekak

593,28

JATETXEAK

1. Modu iraunkorrean irekiak dauden Elkarte gastronomikoak, eta bortz mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak

593,28

2. Bortz mahai baino gehiago dituzten jatetxeak

1.068,34

LANDETXEAK

1. 6 toki edo gutxiagokoak

118,94

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak

101,10

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak

83,26

2. 6 toki baino gehiagokoak

237,98

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak

202,28

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak

166,60

HOSTALAK

1. Hamar logela edo gutxiagokoak

830,34

2. Hamar logela baino gehiagokoak

1.186,50

MERKATARITZAKO SALTOKIAK

Opariak bakarrik saltzeko

592,54

Janari-dendak edo ostatudunak

1.186,50

Jatetxedunak

1.779,90

LANTEGIAK

4 langile bitarte

118,94

5-10 langile bitarte

237,26

11-30 langile bitarte

593,28

31-60 langile bitarte

1.186,50

61-150 langile bitarte

1.779,90

151-300 langile bitarte

3.372,54

300 langile baino gehiagorekin

4.970,88

ZERBITZU BEREZIAK

Norberaren erabilerarako edukiontzia

1.153,06

Aldaketa hauek 2025eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Etxalarren, 2024ko abenduaren 11n.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2418251