263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 11n egin batzarrean, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2025. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Mankomunitateko 2025eko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2024ko abenduaren 11n.–Lehendakaria, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2418270