263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin bilkuran, onetsi zuen 2/2024ko aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria), 2024ko aurrekontuan, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuari.

Jendaurrean egon da Udalaren 2024ko aurrekontuan 2. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedaturik dagoenarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

62300-4250-1

EGUZKI PLAKAK EZARTZEA

42.000,00 euro

48200-9250-1

KOLEKTIBOAK

2.000,00 euro

Hau da gastu horietarako proposaturiko finantzaketa, aurreko paragrafoan aipaturiko legediari jarraikiz:

Baliabide atxikien diruzaintzako gerakina: 24.378,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.000,00 euro.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 17.622,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2418273