263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Ordenantza fiskala, betearazteko aginduen eta betearazte subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Betearazteko aginduen eta betearazte subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Untzuen, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2418227