263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2025eko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena.

Ultzamako Udalak, 2024ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzar (Ultzama), 2024ko abenduaren 5a.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2418297