263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari ofizialen lanpostu bat, gehienez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 1282/2024 Ebazpena, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko administrari ofizialen lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.

Alkatetzaren azaroaren 28ko 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari ofizialen lanpostu bat, gehienez, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.

Kalifikazio-epaimahaiak, 2024ko abuztuaren 23an, onetsi zuen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen.

2024ko azaroaren 21ean, merezimenduen behin-behineko baremazioa argitaratu zen, eta bost eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, eta 2024ko abenduaren 16an lanpostu hutsaren aukeraketa egin zen.

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

DESTINOA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Paula Goya Escudero

9.4

Administrari ofiziala

Barañaingo Udala

Funtzionarioa

Honako deialdi honetarako kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko administrari ofizialen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/221 Legearen arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

Horrenbestez, erabaki da:

Lehendabizikoa.–Honako hau Barañaingo Udaleko funtzionario izendatzea, bat etorriz Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, oposizio-lehiaketaren bidez, administrari ofizialen lanpostuan sartzeko deialdiarekin:

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

DESTINOA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Paula Goya Escudero

9.4

Administrari ofiziala

Barañaingo Udala

Funtzionarioa

Bigarrena.–Adieraztea interesdunari izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dela eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiola, araubide horren babesean.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.

Laugarrena.–Erabaki hau prozesuan interesa duten pertsonei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eta Giza Baliabideen Arlora igortzea, dagozkion ondorioetarako.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2418763