2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
2025eko lan-egutegia
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Alkateak ohiko osoko bilkurak egiteko egunen berri eman du; horiek eginen dira, hain zuzen, martxoaren 11n, ekainaren 10ean, irailaren 9an, eta abenduaren 9an.
Ikusirik 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).
Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:
Lehenbizikoa.–Tebas-Muru Artederretako Udalaren 2025erako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2025erako:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 7a: Herriko jaieguna.
Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.
Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: Administrazioko urteko lanaldian benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.
Tebas-Muru Artederretako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua honela banatuko da:
a) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.
b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.
c) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, uztailaren 8a eta abenduaren 26a.
Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi bereziren bat duten enplegatuei (murriztua edo malgua), familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.
Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzua emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.
Tebas-Muru Artederretan, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2418293