263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2025erako karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Onestea 2025erako karga-tasak (lehengo ekitaldiko berak), honela:

a) %0,25eko karga-tasa ezartzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %3,78ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,30 indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %14,49ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, eta erreferentziatzat hartzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2025erako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2418289