2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
2025eko lan-egutegia
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2024ko abenduaren 16an eman zuen 2024-1031 Ebazpena, zeinaren bidez Azkoiengo Udaleko zerbitzu orokorren 2025eko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira.
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Ikusi da 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariekin aurretiaz izandako negoziazioa 2025eko lan-egutegirako proposamenaren gainean,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 3a: San Blas (herriko jaieguna).
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 6a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Aste barruko jaiegunen 2025eko egutegia onestea Azkoiengo Udaleko zerbitzu orokorretako langileendako. Zehazki, Administrazio Orokorreko eta Kulturako zerbitzuei atxikitako langileak eta Kirol eta Gazteriako teknikaria dira, ondotik zehazten den bezala.
Ebazpen honetako lehenengo puntuan adierazitakoez gain, lanik gabeko egunak dira:
–Irailean: 8a, 9a, 10a, 11 eta 12a (herriko festak).
–Maiatzean: 2a.
–Abenduan: 26a.
Aparteko orduen ordain, plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako, jaieguneko lanalditzat hartuko dira egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan (lehen apartatuan aipatuak), eta bigarren apartatuan adierazitakoetan.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da zerbitzu orokorretako langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.
b) Azalpen honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren banaketa, Azkoiengo Udaleko funtzionarioen, lan-kontratudunen eta administrazio araubideko langileen Akordio edo Itun Mistoan ezarritakoaren arabera, honako hau izanen da:
Laneko ordutegiaren zati finkoa, langile guztiek lanpostuan nahitaez egotea eskatzen duena, 09:30etik 14:30era bitartekoa izanen da. Zati malgua 7:30etik 9:30era eta 14:30etik 17:00etara bitarte izanen da.
Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.
Bosgarrena.–Udal bulegoetan, jendearendako ordutegia izanen da 09:30etik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera, salbu eta lehenengo puntuan jaiegun deklaratutakoetan eta bigarrenean lanik gabeko egun deklaratutakoetan.
Salbuespenez, abenduaren 24an eta 31n jendearentzako arreta 12:00ean bukatuko da.
Seigarrena.–Egutegi hau, lanaldiaren banaketa eta gainerako xedapenak ez zaizkie aplikatuko lan-baldintzak direla-eta berariazko lan-egutegia daukaten udal zerbitzuei (Herritarren Babesa, Hezkuntza eta Obrak eta Zerbitzuak).
Gainerako udal-zerbitzuek beren egutegi berariazkoa eginen dute. Herritarren Babeserako Arloak 8 orduko lanaldia eginen du, hiru txandatan. Obra eta Zerbitzuen Arloak 7 ordu eta 20 minutuko lanaldia eginen du.
Kontuan hartuko da ezen, herriko festetan, irailaren 6tik 14ra bitarteko egunak, bi egun horiek barne, jaiegunak izanen direla beren egutegiaren arabera egun horietan lan egin behar dutenentzat.
Zazpigarrena.–Erabaki hau langileen ordezkariei helaraztea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan eta ediktu-taula fisikoan ere.
Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2418359