263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Bulegoen lan-egutegia eta egun baliogabeak 2025. urtean

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2024ko abenduaren 11n:

Bat etorrita abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin -zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, aldatzen baitu eta Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio-esparruaren peko Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako lanorduen urteko kopurua ezartzen baitu- eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpenarekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita,

Honako hau EBATZI DUT:

1.–Lan-egutegiaren honako jaiegun hauek onestea, Iruñeko Udalaren bulegoendako 2025erako:

–Urtarrilak 1: Urteberri eguna.

–Urtarrilak 6: Jaunaren Epifania.

–Apirilak 17: Ostegun Santua.

–Apirilak 18: Ostiral Santua.

–Apirilak 21: Pazko astelehena.

–Maiatzak 1: Langileen Eguna.

–Uztailak 7, 8, 9, 10, 11 eta 14. Sanferminak.

–Uztailak 25: Done Jakue Apostolua.

–Abuztuak 15: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroak 1: Santu Guztien Eguna.

–Azaroak 29: San Saturnino eguna.

–Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

–Abenduak 8: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduak 25: Jaunaren jaiotza.

Halaber, 2025ean epeak zenbatze aldera, baliogabetzat jotzen dira hala urteko larunbat eta igande guztiak nola udal-bulegoetarako aitortutako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udalaren bulegoetan eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera; 217 lanegun, 07:31tik 17:00etara bitarteko orduetan bete beharrekoak, lanaldi malguari buruzko akordioarekin bat. Akordio hori aplikatzen ez den zerbitzuetan lanaldia eginen dute dagokion Alorrak ebazpen bidez onetsiko duen berariazko lan-egutegiaren arabera.

3.–Jendearendako ordutegia eta Erregistro Orokorra irekita egonen den ordutegia 8:30etik 14:30era izanen da, astelehenetik ostiralera, eta itxita egonen da larunbatetan eta igandeetan.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Giza Baliabideetako Zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2418322