2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2025. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2025eko langileen plantilla organikoa, eta ikusgai egonen da erakunde autonomoaren bulegoetan (Descalzos kalea 72, beheko solairua), indarrean dauden xedapenak betez.
Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2418242