2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko enpresa-zientzietako diplomadunaren lanpostu bat, gehienez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Barañaingo Udaleko alkate-udalburuaren 1279/2024 Ebazpenaren bidez, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko enpresa-zientzietako diplomadunaren lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.
Alkatetzaren azaroaren 28ko 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko enpresa-zientzietako diplomadunaren lanpostu bat, gehienez, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Kalifikazio-epaimahaiak, 2024ko irailaren 5ean, onetsi zuen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen.
2024ko abenduaren 11an, merezimenduen behin-behineko baremazioa argitaratu zen, eta bost eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, eta 2024ko abenduaren 23an lanpostu hutsaren aukeraketa egin zen.
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Beatriz Lusarreta Arlegui | 3.3 | Enpresa-zientzietako diplomaduna | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Honako deialdi honetarako kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko enpresa-zientzietako diplomadunaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/221 Legearen arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
Horrenbestez, ERABAKI DA:
Lehendabizikoa.–Honako hau Barañaingo Udaleko funtzionario izendatzea, bat etorriz Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, oposizio-lehiaketaren bidez, enpresa-zientzietako diplomadunaren lanpostuan sartzeko deialdiarekin:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Beatriz Lusarreta Arlegui | 3.3 | Enpresa-zientzietako diplomaduna | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Bigarrena.–Adieraztea interesdunari izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dela eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiola, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko dituzte funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.
Cuarto.–Erabaki hau prozesuan interesa duten pertsonei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eta Giza Baliabideen Arlora helaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2418744