2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Muruzabalgo Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Muruzabalen, 2024ko abenduaren 16an.–Udalburua, Alberto Azparren Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2418281