263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

UE-1124 unitatearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2024ko azaroaren 28an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen UE-1124 unitaterako birpartzelazio-proiektua, Reformas y Construcciones Lasa SLk sustatua.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2024ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2417414