1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
452E/2024 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, MOVES III programaren deialdian eskaerak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 30era arte luzatzen duena. DDBN identifikazioa: 574654.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 6an emandako 51E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honetarako deialdia onetsi zen: "Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien 2021eko programa (MOVES III programa), Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan" (2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 27koa).
Aipatu deialdiaren 3. oinarrian ezartzen da eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2024ko abenduaren 31n amaituko zela, epea bi aldiz luzatu ostean.
Abenduaren 23ko 9/2024 Errege Lege Dekretuaren bidez, ekonomia, zerga, garraio eta Gizarte Segurantza arloko premiazko zenbait neurri hartu ziren eta kalteberatasun sozialeko egoerei aurre egiteko beste zenbait neurri luzatu (2024ko 309. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa). Neurri horien artean dago MOVES III programaren indarraldia 2025eko ekainaren 30era arte luzatzea.
Horiek horrela, MOVES III programaren deialdiaren 3. oinarria aldatu behar da, eskaerak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 30era arte luzatzeko.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan- eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea "Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien 2021eko programa (MOVES III programa)" laguntzen deialdiaren 3. oinarriko 3.3 atala. Honela idatzita geldituko da:
"3.3. Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2025eko ekainaren 30ean bukatuko. Eskaerak aurkezteko epealdia amaitutakoan ez da eskaera gehiago onartuko. Aurrekontu erabilgarria agortzen denean, horren berri emanen da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus)".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 24an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.
Iragarkiaren kodea: F2418863