2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2025erako zerga-tasak
Imozko Udalak, 2024ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, tasak eta zerga-tasak onetsi zituen 2025erako, eta, 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Imotzen, 2024ko abenduaren 17an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
2025EKO TASAK
LURRAREN KONTRIBUZIOA:
–%0,22koa izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.
–%3koa izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.
–1ekoa izanen da ekonomia-jardueren gaineko zergarako (EJZ). Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak.
–LEHEN OKUPAZIOKO TASAK:
Oin berriko eraikinak: 130 euro etxebizitza bakoitzeko.
Eraikinak birgaitzea, handitzea, egiturak berritzea: 100 euro.
Erabilera aldatzea; etxebizitzak eraikitzea: 100 euro.
–ETXEKO URAREN TASAK:
Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,418 euro, kontsumoa 200 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
Tarifa, m³ bakoitzeko, etxeko kontsumoa 200 m³-tik gorakoa denean: 0,43 euro m³ bakoitzeko (kontsumo hori 200 m³-tik gorakoa denean bigarren seihilekoan, urteko neurketan).
Kontagailuaren kuota finkoa: 17,50 euro.
Saneamenduko kuota: 17,50 euro.
Lotunearen tasa: 190 euro; eta 370 euro, industriarako lotunearen tasa.
HIRIGINTZAKO LIZENTZIEN TASAK:
–Aurrekontua <5.000: 50,00 euro.
–>5.000 <15.000: 70,00 euro.
–>15.000 <30.000: 140,00 euro.
–>30.000 <60.000: 210,00 euro.
–>60.000 <150.000: 280,00 euro.
–>150.000 <300.000: 350,00 euro.
–>300.000 <600.000: 420,00 euro.
Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150 euro.
Jarduera sailkatuaren lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, kanpoko tramitazioarekin, 250 euro.
–Kanpoko tramitaziorik ez badu, 150 euro.
Irekitzeko lizentzia jarduera sailkaturako, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea: 250 euro.
Antolamenduko plan partzialak edo bereziak, arau subsidiarioen aldaketa eta xehetasun-azterketak: 0,14 euro metro koadroko.
Plan partzial edo berezien eta Arau Subsidiarioen aldaketak: 200 euro.
Xehetasun-azterketak: 150 euro.
Plan partzial edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak: aurrekoaren %50.
Plan partzial edo berezien aldaketa eta arau subsidiarioen aldaketa: 100 euro.
Xehetasun-azterketen aldaketak: 65 euro.
Birpartzelazioak: 0,23 euro/m² (ondoriozko lurzatian).
Birpartzelazioen aldaketa: aurrekoaren %50.
Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,07.
Banantzea: 150 euro.
Eranskina izapidetzeko tasa: 70 euro.
LATASAKO FRONTOIA ERABILTZEKO TASA:
–4 euro orduko, erroldatuendako.
–7 euro orduko, erroldatu gabekoendako.
–2 euro orduko, argiaren gastua.
Gainbalioari dagokionez, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean araututakoa beteko da; koefizienteak izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, eta %12ko karga-eskala finkatu da gainbalioa kobratzeko.
Iragarkiaren kodea: L2418368