263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2025erako karga-tasak

Gardeko Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

ZERGAK.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, aho batez honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Bere horretan uztea lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,3000.

2.–Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %3,00.

3.–Obra lizentziaren tasa: %0,12, eta gutxienez 15 euro.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren ehunekoak onestea; hain zuzen, honako hauek:

KOEFIZIENTEAK

URTEAK

0,13

20 edo hortik gora

0,06

19

0,06

18

0,06

17

0,06

16

0,16

15

0,17

14

0,22

13

0,29

12

0,35

11

0,47

10

0,52

9

0,46

8

0,40

7

0,33

6

0,27

5

0,30

4

0,27

3

0,17

2

0,06

1

0,06

1 baino gutxiago

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek jarri dezakete administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta zuzenean zuzenduko diote Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, hain zuzen ere uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan (jurisdikzio hori arautzen duen legea), bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egiten ahalko da, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Garden, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Erika Ergueta Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2418362