263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Cortesko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko abenduaren 17an emandako ebazpen baten bidez, Cortesko Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia onetsi du.

Cortesko Udaleko alkate udalburu María Concepción Ausejo Gómez naizen honek,

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-­dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik eta onetsirik langileen ordezkariek egindako proposamena 2024ko lan egutegiaren gainean,

EBATZI DUT:

Lehena.–2025ean izanen diren aste barreneko jaiegunen egutegia onestea Cortesko Udalaren zerbitzuko langileendako; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetako eta zerbitzu osagarrietako langileendako:

–Maiatzean: 2a.

–Ekainean: 23a eta 24a.

–Irailean: 30a.

–Urrian: 1, 2 eta 3a.

–Abenduan: 24a, 26a eta 31.

Aparteko orduen ordain, plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako, jaieguneko lanalditzat hartuko dira egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan (lehen apartatuan aipatuak), San Joan bestetan (ekainaren 21etik 24ra) eta San Migel bestetan (irailaren 27tik urriaren 5era).

San Joan eta San Migel bestetan, Alkatetzak zehazturiko zenbait udal zerbitzutan egiten diren zerbitzuak lanaldiaren urteko lanordu kopurutik aparte geldi daitezke plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako; halakoetan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutu izanen da. Nahitaez lan eginen da 7:30etik 15:00etara, eta, halaber, lan-ordutegia malgutzeko neurriak aplikatuko dira, bat etorriz Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin (foru agindu horren bidez, jarraibideak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko).

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaio aplikatuko kultura-kudeatzaileari, ez eta, haien lan baldintzak direla eta, berariazko lan-egutegia daukaten beste langileei ere.

c) Alkateak aurretiaz baimena emanik, aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, baldin eta lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez badaukate. Hala eta guztiz ere, lanaldiaren luzapeneko osagarri hori esleiturik daukatenek ere jaso beharko dituzte ordu horiek orrian, urtean egiten duten lanaldi-luzapenaren jarraipena egite aldera.

d) Orduen gehieneko kopurura iristeko (1592), beste 2 orduz egin beharko da lan. Aldez aurretik eskaera egin eta alkateak horretarako baimena eman beharko du, eta ondoren, egutegia onetsi eta 20 egunera jakinarazi beharko da.

Laugarrena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zazpigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute gehienez. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari eta, orokorrean, 10:00etatik 11:00etara bitartean hartzen ahalko da. Langileek ez dute zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.

Cortesen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2418383