263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2024ko uztailaren 2an. Hona hemen haren testua:

Udal honetako alkatea udalerritik kanpo izanen denez, bidezko arrazoiengatik, 2024ko abenduaren 6tik 8ra, biak barne, eta kontuan harturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1.–Jose María Noval Galarraga lehen alkateordeari eskuordetzan ematea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2024ko abenduaren 6tik 8ra, biak barne.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2024ko uztailaren 3an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2417494