1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
40/2024 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2023-2024 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia abuztuaren 6ko 346/2024 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako ikasle hauei esleitzea Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak, sariketaren irabazleak izan baitira. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:
1.–Mikel Sánchez Zaragüeta, Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikaslea.
2.–Antso Vidondo Aguirrebalzategui, Berriozarko DBHIko ikaslea.
3.–Juan Andrés Moina Quizhpi, Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxeko ikaslea.
2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.
3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu dutela.
4. Saritutako hiru ikasleetako bakoitzari 250 euro gordin ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu bere zazpigarren oinarrian abuztuaren 6ko 346/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2024ko gastu aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura ordainduko da.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxera, Berriozarko DBHIra eta Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxera –ikastetxe horietan ikasi baitute saritutako ikasleek–, eta, orobat, interesdunei.
Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2417300