263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2025eko lan-egutegia

Honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuela 2024ko abenduaren 11n:

Abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duenak, ezarritakoarekin bat eta ikusirik ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa), Gobernu Batzarrak honako hau erabaki du aho batez:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Berriozarko Udalean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2025eko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: Herriko jaieguna.

Orobat baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak.

Bigarrena.–Bat etorriz lan-baldintzei buruzko hitzarmenean/akordioan ezarritakoarekin, jaiegunak izanen dira Berriozarko festen hasierako eguna, abuztuaren 27a, 14:00etatik aurrera, eta hurrengoa, abuztuaren 28a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan. Ordutegi malgua egonen da, indarrean dauden Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko Akordioaren VII. eranskinean eta Berriozarko Udaleko lan-kontratudunen lan baldintzei buruzko
2014-2015 urteetako Hitzarmenean araututakoa.

Laugarrena.–Berriozarko Udaleko bulegoetan, neguan, eguneko lanaldia izanen da 7 ordu eta 30 minutukoa, astelehenetik ostiralera bitarte. Udan (ekainaren 16tik irailaren 16ra, biak barne), jendaurrean jarduteko lanaldia 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Bosgarrena.–Uztailaren 7an, abuztuaren 29an eta abenduaren 24an eta 31n bulegoak itxita egonen dira, modu horretan urteko lanorduen kopurura egokitzeko.

Berriozarren, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2418240