263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkateak, 2024ko abenduaren 16ko 2024/587 Ebazpenaren bidez, Mariano Iribarren Irigoyen lehen alkateordearen esku utzi ditu dagozkion eginkizunak 2024ko abenduaren 30etik urtarrilaren 1era arte, biak barne; eta urtarrilaren 3an.

Eskuordetze horrek ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Araudi aplikagarria: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Baztanen, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2418280