263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2025eko tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Aresoko Kudeaketa Batzordeak, 2024ko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, 2025. urtean indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak onetsi zituen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Areson, 2024ko abenduaren 16an.–Lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2418334